20101213

Diskotekara

Orain dela 30 urte, 1980.eko azaroan eskola bukatu nuen. Gogoan dut, urte horretan bi uholde handi izan zirela Azulen eta kalte larriak eragin zituztela. Abenduan Gabonen ondoren, nire ikaskideekin joan nintzen Barilochera. Eskolako bigarren maila bukatutakoan, oso klasikoa da bidai hori egitea Argentinan. 1981 urtearen hasieran lanean hasi nintzen. Udaletxeko bulego batean sartu nintzen lan egitera. Ia hiru urte lan egin nuen han. Udalako konturalaritzan soldatak egiten nituen ikaskide batekin. Urte horretan lan egiteaz gain, geografia ikastea erabaki nuen. Asteburuetan parrandan ibiltzen nintzen gauez. Gehien gustatzen zitzaidana zen diskotekara joan baino lehen, taberna batean kafetxo edo edari bat hartzea lagunekin eta gutxi erreagatik, bizio hori eren banuen. Udan diskotekako lorategian egunsentia itxaroten genuen bitartean, abesti erromantikoak entzuten genituen, “Lady in Red” eta “Leticia” besteak beste. Larunbatetan bakarrik egiten nuen hori.

Lady in Red kantua


Leticia



Edari energetikoak



Alkoholik gabe eta estimulanteak diren edari energetikoak duela 15 urte egin ziren ezagunak mundu osoan.
Nahiz eta Red Bull izena duena lehenago sortu, 1995etik Austriak merkaturatzea erabaki zuen. Bitaminak eta kafeina edukitzen dituzten edari horiek itolarria kentzeko eta gorputza desintoxikatzeko balio dute; ez, ordea, hidratatzeko. Beraz, ez da komenigarria beti edatea, kafeinak dependenzia sortzen duelako.
Antza denez, asmakizuna mundu osoan zabalduta dago eta orain dela 25 urtetik existitzen da.

No hay comentarios: