20101213
Garai txarrak eta onak
1976ko martxoaren 24n Estatuto-kolpe bat hasi zen Argentinan eta 1981ean militarrak oraindik gobernuan zeuden. Errepresio basatia egotzi zuten gehienbat gazteen aurka. Sarraskiaren bide zabalduena desagertzea izan zen. Jendea bahitzen zuten eta jartzen zuten kontzentrazio-esparruetan, hortxe torturatu ondoren desagertzen ziren. Askotan Río De La Platara botatzen zituzten bizirik. Haien artean nire senarra zegoen. Baina memento hartan hori guk ez genekien, pentsatzen genuen legez kontra zeudela preso. Nire semeak eta ni klandestinoak geunden, erbestean, militarrek familia osoa eramaten zutelako.
Ordura arte Legeek pertsonen heriotza aurreikusten zuten baina desagertzea,ez. Beraz, nik ez neukan egoera zibilik. Ezin nuen ez erosi, ez saldu, eta ere ez neukan guraso- aginterik, hortaz, haurrekin zer egin ezin nuen erabaki.
1981ean 27 urte nituen, oso argala nintzen, nire ezizena “la Flaca” zen, oso gutxi jaten nuen, egun osoan pasatzen nuen hozkada probatu gabe, ez nuen garagardoa hartzen eta ardoa ere ez, insomnioa nuen eta azkenean beldur asko nuen. Berehala (1982ko apirilean) Malvinas guda hasiko zen.
Hori bai, beste urte bat aukeratu bazenu, kontakizuna ez zen hain tristea izango.
Orain dela ia-ia hogeita bost urte asko aldatu ziren gauzak. Guda amaitu zen eta Demokrazian berriro geunden. Ez genuen klandestino gehiago. Ilusio handia genuen. Bragadon kokatu ginen arriskua bukatu zen eta. Nik lan asko egiten nuen. Etxe bat erosi nuen eta berregiten hasi nintzen . Asko gustatzen zait eraikitzea. Haurrak eskolara arazorik gabe joan ziren.
Gainera Mundu-txapelketa jokatzeko prestatzen ari ginen. Maradonak Napolesen jokatu zuen eta memento onenean zegoen. Mexikora joan ginen eta txapelketa irabazi genuen. Ingelesen aurkako partiduan Maradonak bi gol sartu zituen: Lehena eskuz eta bigarrena inoizko gol politena, eta memento horretan zoriontsua izan nintzen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario