1981 urtean nik 3 urte nuen eta jardin batera joaten nintzen, 234 zenbakia zuen izena jardinak eta Piedra Alta kalean zegoen. Nire klaseko maistrak Lilian zuen izena, eta bere laguntzailea Nahir zen. Klub batera ere joaten nintzen.
Nire ahizpa Paolak urte bat zuen eta, 2 urte ondoren, nire beste ahizpa Viviana jaioko zen. Nire aitona eta amonekin geratzen nintzen arratsalde osoan nire gurasoak lan egin behar zutelako. Oso ondo eta pozik pasatzen nuen aiton-amonen etxean jolasten eta ikasten egun osoan.
Orain dela hogeita bost urte , 1985an, nik 7 urte nuen eta eskolara joaten ari nintzen. Txikia nintzen eta ez nekien Uruguaiko diktadura bukatu zela urte hartan. Nire gurasoek eman zidaten diktadurari berri, heldu nintzenean; eta, bestela, liburu batzuk irakurri nituen gauza gehiago jakiteko.
1985 baino lehen irratietan uruguaiko abeslariak entzuten ziren (Zitarrosa, Los Olimareños, Numa Moraes, Larbanois y Carrero, etab) eta Amerikako beste abeslari batzuk ere bai: Silvio Rodriguez, Pablo Milanés. Victor Jara, Mercedes Sosa, etab. Niri musika hori asko gustatzen zitzaidan lehen eta orain ere bai. Baina irratietan bakarrik entzun ahal genuen, musikariak ez
zeudelako Uruguain, beste lekuetan baizik. Diktaduragatik 1973 urtean joan behar izan zuten militarrek jarraiki zituztelako. Beste herrialde batzuetan (Txilen, Kuban, Holandan, Alemanian, etab) egon behar zuten musikariek lasai bizitzeko.
Diktadura bukatutakoan, 1985 urtean herri guztietatik etorri ziren musikariak eta presoak askatuak izan ziren. Jendea pozik zegoen demokrazia berriro etorri zen gure herrira.
Alfredo zitarrosa
Los Olimañeros
Numa Moraes
Larbanois y CarreroLarbanois y Carrero
20101217
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario