Nire laugarren ingeleseko ikastaldia zen, klasean geunden arratsaldean.
Oso pozik, ikaskide baten urtebetetzea zelako; tarta jaten ari ginenean, irakaslea une horretan bertan sartu zen!.
Bere idazmahaira joan zen, koadernoa atera zuen eta gero nire izena esan zuen!. Nire bihotzak buelta bat eman zuen!.
“Aurrera, etorri hona! Esan zidan irakasleak (ingelesez noski), irakurri behar duzu”- Mementu hartan T. Rattiganen “Separate tables”en hirugarren kapitulua irakurtzen ari ginen.
Tarta-zati bat oso presaka irentsi egin nuen, eta zotina jarri zitzaidan!.
Denak irriz hasi ziren, baina nik negar egin nahi nuen!.
Hirugarren kapitulua ez zait ahaztuko nire bizitzan!. Lotsa handi pasa nuelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario