20081210

Martin Garcia irlara


Martin Garcia uhartea oso txikia da. Rio de la Platan dago. Uruguaiko kostatik hurbil dago, baina Argentinakoa da. Irla horretan berrehun biztanle daude eta bakarrik kamioneta bat dute, Prefekturarena. Gainera irlan ez dago telefono-seinalerik. Irla horrek historia handia du.
Politikoak eta beren jarraitzaileak gobernutik kendu zituzten hemen.
1765 eko kartzela baten aztarnak daude. Irlan, okindegi oso zahar batean, ogi gozoa (pan dulce) bereziak egiten dituzte.
Nire senarra, nire semea Jose eta ni Azuletik Tigreko portura goizeko seietan joan ginen autobusean. Tigren hamabietako katamaran-a hartu genuen, eguerdian. Irlara iritsi ginen bi orduan. Portutik irlara 35 kilometro daude. Hegazkinez (avioneta) joanez gero, hamabost minutun iristen da. Bidaian argazkiak atera nituen. Deltako irletan izadi-pura dago. Berde asko ikusteko eta zuhaitzetan txoriek abesten dute. Iritsi ginenean asadoa jan genuen.
Bazkaldutakoan museoak, auzo txinoa (txinorik ez da bizi han), faroa, aireportua bisitatu genituen. Ondoren bizikletaz baso artean ibili ginen. Hantxe, sugandilak, armiarmak ikusi eta soinu asko entzun genituen. Itzuli baino lehen ogi goxoak erosi genituen oparitzeko. Itzuli ginenean eguzkia erortzen zen ibaian.
Leku berriak ezagutzea asko gustatzen zaigulako Martin Garcia irla aukeratu genuen.

No hay comentarios: