Bidaia egin aurretik interneten informazioa aurkitu eta leku berriak ikusi genituen.
Irten aurretik, beti bezala, autoa garbitu genuen.
Goizean Barilotxera eta mendira autoz joan ginen. Bidea luzea da, baina
oporretan beti denok pozik egoten gara eta Viedmatik irten aurretik alaia abestu genuen.
Guri bidaian matea edatea gustatzen zaigu eta edan genuen.
Barilotxera iritsitakoan kutxazainera joan, eta han atera nuen dirua.
Bazkaldutakoan irla Victoria joan ginen. Argazkiak egiten genituen bitartean haize freskoa hartu genuen. Ura kolore urdin ilunekoa eta garbi-garbia da. Dena da harrigarria: Autotik ikusten diren glaziar zoragarriak, Tronador mendia eta bere elur betierekoak.
Bidaiatzen ari ginenean opariak erosi genituen..
Han bost egun pasa genituenean berriro etxea itzuli ginen. Oso nekatuta iritsi nintzen, baina oso ondo pasatu genuen eta bidaia asko gustatu zitzaigun, eta nik bidaian aspaldiko eusko-abestiak abestu nituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario