20100328

La Quintrala


Catalina de los Rios y Lispeguer 1604an jaio eta 1665ean hil zen. "La Quintrala" ezizenez ezagunagoa den emakume honek, bere izenaren -Calatra- diminutiboaren adar batetik hartu zuen izena.
Bere aitaren lerro biak Txileko konkistaraino heltzen dira.
Historiara pasa diren La Quintralaren ekintzak ulertzeko bere heziketa eta, batez ere, bere izekoren eta amaren nortasuna, Maria eta Catalina Lisperguer, hurrenez hurren, ulertu behar dira. Batak eta besteak salatu egin zuten Alonso de Ribera gobernadore pozointzen ahalegintzeagatik (1604); seguru asko,. Riberako Beatrizekin isilpean ezkondu zelako, Maria haserre zegoelako..

Ahizpen atxilotzeko agindua eginda Mariak monje agustindarren zaintza hartu zuen, Catalina, ostera, lehenik Dominikarrekin izan zen, eta gero Mercediarrekin.
Lisperguer ahizpek eliza katolikoaren aurrean zuten inmunitateak eta familiaren harreman ahaltsuek, azkenean, salaketa ezerezean utzi zuten.

Maria, sorgintzat eta sorgintzailetzat hartu zutena, Juan de Añascorekin ezkondu zen eta Limara bizitzera joan zen.

Bere amaren halabeharra

Catalina Lisperguer eta Flores dirudun batekin ezkondu zen. Gonzalo de lor Ríos zen eta La Ligua eta Longotomako ibarretako oinordekoa zen. Dirudienez, denbora baten buruan Catalinak Gonzaloren alaba sasiko bat hil zuen. Honi dagokionez, Francisco Gonzalez de Salcedo gotzainak honako hau esan zion Indietako Batzordeari 1633 urtean:

(1633) “Catalina andre hau, emakume bihozgabea izan zen, senarraren alaba bat zartadaz hil zuelako eta, era berean, gobernadorea hiltzeko belarrak eskatu zizkiolako indigena bati, eta gero hil.

Catalina Lisperguerrek bi alaba ukan zituen, Agueda eta Catalina. Lehena Blas de Torres Altamiranorekin, Limako epaile nagusiarekin, ezkondu zen eta bigarrena la Quintrala izan zen.

Bere aitaren hilketa
La Quintrala historiara pasatu zen aita hiltzea leporatu ziotelako. Dirudinez, oilasko pozoitua erabili zuen. Aitaren aldeko izeko batek salatu zuen Quintrala, baina berriro ere ezeztatua izan zen; seguru asko, familiaren harreman ahaltsuengatik.

Catalinaren nortasun oldartsua eta harrigarria bere bizitzan zehar hilketa-sailarekin lotua izan da. Maltako zaldun garrantzitsu bat hilketaren erruduna ere izan liteke. Bere ohera gonbidatu, eta gero hil egin zuen. Hala ere, gertaera honen ardura bere esklaboetako bati leporatu zioten, eta Santiagoko plaza nagusian urkatu zuten.

Ezin konta ahala okerkeria ditu La Quintralak eta dirua eta boterea garai hartan ere bai.

Laura Ana Merello


Tangoaren emakumea


Laura Ana Merello San Telmon (Buenos Aireseko Hiri Autonomoa) 1944ko urriaren 11an jaio zen. Bere haurtzaroa oso gogorra izan zen, bere aita hil zelako. Titaren sendia behartsua zen, beraz, txikitatik lan egin behar izan zuen. Teatro batean hasi zen bere karrera. Buenos Airesen bere lehen tangoa abestu zuen. Disko asko grabatu zituen: “se dice de mi”, “arrabalera”, etab. Titaren estiloa berezia da, ez zaie gustatzen denei. Baina, grabatu zuen musika interesagarria da.

Zinean, pertsona ospetsu garrantzizkoa zen, film pila bat egin zuen, ezinbestekoak. “Los isleros” filma onena dela esan esaten dute. Mexicon ere lan egin zuen, , eta arrakasta handia izan zuen. Buenos Airesen 2002ko abenduaren 24an hil zen. Oso artista handia izan zen, hala ere, nire ustez, Argentinan ez da oso estimatua.

Cora Coralina



Cora Coralina, Brasilen, Goiasen jaio zen 1889 ko maiatzaren 20an. Emakume oso indartsua zen eta borroka asko egin zuen diskriminazioaren kontra. Poetisa zen eta bere liburu ospetsuena “La Rosa” da.
Orain Brasil Cora Coralinaren etxe asko daude, eta han poesia, dantza eta jarduera kultural asko egiten dituzte.

Debora Arango


Debora Arango Medellinen (Antiokia) jaio zen. Bere gurasoak ziren: Castor María Arango Díaz eta Elvira Pérez.

Medellinen arte plastikoa eta pintura ikasi zuen, Gero, Debora kanpora joan zen, eta Mexikoko Arte Ederretako eskola nazionalean eta Londreseko Technical College of Readingen ikasi zuen.

Gero, Medellingo Arte Ederretako palazioko irakaslea izan zen 1933tik 1935ra.

Biluziak margotu zituen Kolonbiako lehenengo emakumea izan zen.

eta horregatik kritika asko jaso zuen. Adibidez, Madrilen 1955ean egin zuen erakusketa Francisco Francok kritikatu zuen.

Arte-lan asko margotu zuen eta sari asko eman zioten Kolonbian eta munduan.




Alicia Moreau de Justo


Datu batzuk:
Londresen 1885eko urriaren 11n jaio zen. Bere gurasoak Frantziatik ihes egin zuten eta Argentinara 1890an heldu ziren.

Hamabost urte betetzean maistra-ikasketak hasi zituen.
Zergatik? Irakasle-ikasketak aukera ona zirelako lan egin nahi zuen emakume gazte batentzat.
1907tik 1914ra Medikuntza ikasi zuen eta ohorezko diploma lortu zuen.

Zer gai erabili zuen doktore-tesia egiteko? Obarioen funtzio endokrinoa.

1920an ezkondu zen Juan Bautista Justorekin (1965-1928), Alderdi Sozialistaren sortzailearekin. Hiru seme-alaba izan zituzten.
1928n: bere senarra hil zen.

Bere ekintzak:
1902an: Emakumezkoaren boto-eskubidea ezartzeko eskatu zuen/zuten.
1096an: “Heziketa eta Iraultza”. Txostena aurkeztu zuen Nazioarteko Sozialistaren kongresuan. Haren irakurketak jende guztia harritu zuen. Txundigarria izan zen.
Hezitzailea: hain beharrezkoak ziren metodo eta nozio zientifikoak zituen herrian.
Mintzaira, idazketa eta artean aritu zen. Ere bai, eskola teknikoa hobetu zuen.
Borrokalari nekaezin da izan zen: alokatzeko prezio; zenbat balio duten ogiak eta haragiak; etxeko andreen eskubidea; emakumearen botoa, BAINA GIZARTEAk EZ ZITUEN ONARTU!!!!!
Geroago, legezko larunbat ingelesa; amatasun-baja eta kazetari erretiratuentzat erretreta-kutxa, lortu zituen, azkenik.
Gainera parte hartzea elkartean da euskarrien Errepublika Espainiako.
Peronen kontra borrokatu zuen. Zergatik? Aliciaren hitzetan, Peron ez-demokratiko eta autoritarioa zelako.

Beste datu batzuk:

Giza-eskubideen aldeko mugimenduaren sortzaile (jarri izena gaztelaniaz, mesedez, hobeto ulertuko dugu).

1984an: Buenos Airesko Unibertsitateak Mendeko Argentinako mediku izendatu zuen.
Gainera, Buenos Airesko hiritar kuttuna da.
1986an: Buenos Airesen hil zen.
Hiribide batek bere izena darama Puerto Maderon.
Laburbilduz, Alicia maistra, irakasle, mediku, bakezale, eta politikari, baina beti, beti, giza-eskubideen defendatzailea handia izan zen.

Marta Plau

Marta Plau emakume oso maitea, polita eta dotorea da Chivilcoin.
Margolari eta bertsolari hau Buenos Airesen jaio zen 1940an. 1968an etorri zen chivilcoira.
Instituto Di Tella Buenos Airesen lan egin zuen, eta gaztetatik nabarmendu zen bere gaitasun sortzailea.
Orain ikastetxeetan gaztetxoekin irakasle lan egiten du.
Alaba bat du. Fabiana du izena, eta bera ere margolaria da.
Nire bizi laguna oso-oso garrantzitsua da.

Lucía Topolansky


Lucía Topolansky 1944ko irailaren 25ean jaio zen Montevideon, Uruguai. Ahizpa biki bat du eta bost senide gehiago.

Lehen irakaskuntza y bigarren hezkuntza ikasi zituen, eta oso irakasle ona izan zen.

Arkitektura fakultatean hasi zen ikasten, baina utzi egin zuen.

1967ean Tupamaros gerrillari taldean sartu zen, han José Mujica ezagutu zuen eta bikote-harremana hasi zuten.

Hamahiru urte bitartean preso politikoa izan zen, oinaze fisiko eta psikologiko handiak gainditu behar izan zituen.

Movimiento de Participación Popular taldeko lagunekin eratu zuen Frente Amplio.

1994an zinegotzi hautetsia izan zen, 1999an y 2004an diputatua hautetsia izan zen. Gainera, berea izan zen zerrenda botatuena.

2009an senatari bihurtu zen, hor ere zerrenda bozkatuena berea izan zenez, Parlamentarien Biltzarreko presidente bihurtu zen, eta berak zinarazi zion presidente kargua bere senar José Mujicari.

20100327

Laura Restrepo


Bogotan jaio zen 1950ean. Filosofian eta Letretan lizentziaduna. Lanbidez idazlea eta kazetaria. Lehen liburua 1986an eman zuen argitara: “Historia de un entusiasmo”. Liburu honetan eta beste batzuetan “M-19” ezkerreko talde iraultzailearekin izan zuen esperientzia kontatzen du.
2004an Bogotako Turismo eta Kultura Institutuko zuzendari izendatu zuten, baina, handik gutxira, Alfaguara nobela saria jaso zuen eta uko egin zion kargu horri.

Alejandra VICTORIA OCAMPO


Bere izena Ramona Victoria Rufina Ocampo zen, eta Buenos Airesen jaio zen, apirilaren 17an.

Bere gurasoak aberatsak ziren, Argentinakoak.

Victoriari, txikitan, ingelesez eta frantsesez irakurtzea asko gustatzen zitzaion. Normalean, emakumeek ez zuten hori egiten garai horretan, baina

bere aitak pena handia izan zuen Victoria gizona izan ez zelako, eta heziketa berezia jaso zuen.

Ingelesa, frantsesa eta italiera ikasi zituen.

1910ean Mar del Platara joaten zen, eta hondartzan bainatzen zen, hori oso gaizki ikusita zegoenean.

1912an ezkondu zuen, Luis Bernardo Monacorekin –maite ez zuen irakasle bat–.

Eztei-bidaian lehengusua izan zen senarraren maitalea.

1916an adiskidetasuna hasi zuen Jose Ortega y Gasseterekin. Harekin sortu zuen “Sur” aldizkaria.

1933an Luis Bernardo Monaco hil zen.

“Union de las mujeres argentinas” sortu zuen 1936an.

Kolpista eta prostituta izatea egotzi zioten.

Victoria 1979ko urtarrilean hil zen, baina lehenago Unescori San Isidroko bere etxea opari eman zion.

Maiatzeko plazako amak


1976. urtean, Argentinan, desordena eta gehiegikeriak zeuden
Militar talde batek presidentea bere postutik kendu zuen. Garai horietan polizia-taldeek milaka pertsona bahitu zuten.
Bahituak zeuden lekuak klandestinoak ziren. Atxilotuek legez kontra erretenitzen zituzten. Gainera, tortura basatiak jasaten zituzten, eta gehienak asesinatuak izan ziren.

Herrian gobernu kolpistak prentsako zentsura inposatu zuen, horregatik inork ez zekien ezer. Guztiek dena ahoz ezagutzen zuten eta “desagertuak” hitza aipatzen zuten.
Seme-alaben bila amak ahal zuten leku guztietara joaten ziren. Hantxe hasi ziren haiek elkar ezagutzen.
Ama taldeak bilera egitea erabaki zuen. Orduan Plaza de Mayo aukeratu zuten elkartzeko, ostegun guztietan hiru eta erdietatik lauetara. Buruzapi zuria janzten zuten identifikatzeko.
Plaza de Mayoko amek gobernuari bere eskaera entzuteko eskatu zioten.
Nahiz eta garai hartan bilerak debekatuta zeuden, amak berdin elkartzen ziren. Beraz binaka jartzen ziren eta plazaren piramidearen inguruan ibiltzen ziren.
Lehenengo talde txikia izan zen, gero laurehun pertsona ere elkartu ziren.
Urteek pasatu ziren eta gobernuek taldeari entzun zioten: informazioa lortzen zuten, eta noiz behinka, norbaitek bere biloba aurkitzen zuen. Hori oraindik ere gertatzen da.
Gaur egun Maiatzeko Plazako amen taldea oso ezaguna da, eta Emakumearen Nazioarteko Egunean saritua izan da.

Adelia Maria Harilarios de Olmos


Adelia Maria Harilaos 1865eko ekainaren 16an jaio zen, Buenos Aires hirian. Horacio Harilaos eta Carolina Senillosaren alaba zen.

Bere Aitonak, Felipe Pujol de Senillosak, aberastasun handia utzi zuen 1858an, hiltzean.


BOKAZIOA

Aberats hazi zen Adelia Maria hiru nebaren alboan, baina denbora pasatu ondoren, aberastasun hori desagertu zen, bere amak dirua gaizki gastatzen zuen eta.

Horregatik, Horacio Harilaosek Europara joan eta hiru semeak eraman zituen berarekin.

Adelia ama zaintzen geratu zen. Bitartean, Santa Filomenako behartsuei laguntzera joaten zen eskoletara.


BERE EZKONTZA

1895. urtean Adelia Mariak Ambrosio Olmos ezagutu zuen. Ambrosio Olmosek, lur-jabe cordobatarrak, aberastasun handia zuen. Cordoba Probintziako Gobernadorea izan zenak, Ambrosio Olmos berak, “Santa Catalina” estantzia erosi zuen, Rio Cuarto hirian.

19. mendearen bukaeran, Buenos Airesen betikoa geratu zen, han ezagutu zuen Adelia eta berarekin maiteminduta geratu zen.

Hala ere, Adeliak kalabazak eman zizkion Ambrosiori, beraz, Adeliaren amarekin hitz egin zuen. Amari asko interesatu zitzaion Ambrosioren aberastasuna eta 1902ko maiatzaren 2an ezkondu ziren Adelia eta Ambrosio, Parisen.

Senar-emazteak eta Adeliaren ama Parisen bizi ziren, baina, 1904ko otsailaren 27an Carolina hil ondoren, Argentinara itzultzea erabaki eta palazio bat erosi zuten.


SENDATZE MIRARIZKOA

1905ean, Adelia erotzen hasi zen, eta senarra hiltzean, bere osasuna okertu egin zen.

Gaixorik zegoenez, bere neba, familiaren aberastasuna administratzen hasi zen.

1906. urtearen bukaeran Harilaos familiak hartu zuen Adelia, eta han, Parisen, urtebete pasatu zuen Adeliak.

Hala ere, hilabete batzuk geroago, sendatu egin zen eta horrek bizitza normalera itzultzen utzi zion.

1911n jarraitu zuen behartsuei laguntzen, eta inoiz ez zion laguntzeari utzi, hil arte.

1949ko irailaren 15ean hil zen eta bere gorpuzkiak “Corazon Eucaristico de Jesus” elizan daude, “Vicente Lopez” enparantzaren aurrean.

Eva Peron


Argentinako emakume inportanteena izan zen Eva

Eva Duarte 1919an jaio zen, los Toldosen, Buenos Airesko
probintzian.
Etxetik, herritik irten zenean, gaztea eta polita zen.
Buenos Airesen Peronekin ezkondu zen, eta bere borroka
hasi zuen.
Txikia nintzenean, eskolan “La razon de mi vida” bere liburua irakurtzen nuen.
Etxean nire gurasoak ez zeuden konforme gauza horiekin, baina liderra izan zela aitortzen zuten
Evak asko laguntzen zien pobreei, bere “descamisados”-ei.
Eva ospitaleak eta eskolak sortu zituen.
Emakumezkoen boto-eskubidearen alde borroka egin zuen, eta “Partido Feminista Peronista” fundatu sortu zuen.
Baina hori ez da nahikoa, oso gaztea hil zen eta santua bihurtu zen.
Herri honek ezingo du behin ere ahaztu.

Violeta del Carmen Parra Sandoval


abeslari, margolari, kantagile, eskultore, brodatzaile eta zeramikari txiletarra izan zen. Beharbada Txileko eta hego Amerikako kantagile garrantzitsuena izan zen.

San Carlosen jaio zen, Txileko hegoaldean, 1917ko urriaren 4an eta hil zen Txileko Santiagon 1967ko otsailaren 5ean. Parra familia oso famatua da, adibidez, bere neba, Nicanor Parra, olerkari ospetsua da.


Kantaria zen, Txilen jaio zen, 9 anai-arrebako familia batean hasi zen kantatzen, lehenik bere anai-arreben artean; gero, kalean, eta, azkenik, Santiago hirian.

Txileko Folklorearen biltzaile lez hasi zen… musikaria izan zen eta olerkaria, margolari eta zeramista ere bai.

Parra familiako ia guztiak artista oso ospetsuak dira, Nicanor Parra, esaterako: jaun honek Anti-poesia asmatu zuen, edo Roberto Parra, Jazz “Huachaca”ren sortzailea, geroago La Negra Ester olerki bilduman ezagutu dezakeguna.

Violeta Parrak kritika soziala egin zuen eta Txileko abesti tradizionalak ere bai.

Violeta Parra del Carmen Sandoval, 1917ko urriaren laugarrenean jaio zen. Gure Violeta maitea 15 urte zeuzkalarik etorri zen Santiagora bizitzera, eskola utzi eta abesten hasi zen dirua irabazteko.

Tren konpainiako langile batekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituen; baina, bere amodio-harremana bukatu zen eta berak arazoak izan zituen familiarekin. Horregatik, beti joaten zen Vaparaisoratz txalupa gainean abestera , portuan. Garai honetan ezagutu zituen Pablo Neruda eta Pablo Rohka. Garai honetan hasi zen antzokietan lan egiten eta irratietara abestiak bidaltzen. Leku askotara bidali zituen grabazioak; esaterako Varsoviara- Poloniara- eta Europan ezaguna egin zen. Sobiet Batasunean zehar ere ibili zen.

Parisen grabatu zituen bere lehenbiziko diskoak “Chants et danz du Chili” (bere lehenbiziko disko luzea-1956). “Canto y guitarra” 1957- acompañada de la guitarra la tonada y la cueca 1958- toda Violeta Parra-1960 Argentinan editaturik.

1964an koadro erakusketa egin zuen “Louvre” museoan (lehenbiziko egin zuen txiletar emakumea izan zen)

1967ko otsailaren 25ean bere buruaz beste egin zuen, amodio minagatik.



Violeta Parraren fama Euskal Herrira ere iritsi da. Hona hemen Oskorriren "Violetaren martxa" abestia:




Gure Violeta maitea
dantzan egizu martxea,
len eskuineko ankea
bai eta gero bestea.
Begira euskal jendea,
bihotza pozez betea,
apurtzen berdin katea
eta zapata parea.

Sekulan ez nun uste nik
hain aldakorra zinenik,
Ameriketan sorturik
gure aldera sarturik.
Munduan ez da besterik
hau baino ederragorik,
nola egon jakin barik
hil eta gero bizirik.

Hauxe da martxa alarguna
oso gutxitan entzuna
nahiz ta Txilen famaduna
zuk zihur ez dakizuna,
Violeta Parra laguna
kantari oso ezaguna,
gaurtik erdi euskalduna,
da soinu hau egin duna.

Michelle Bachelet Jeria


Michelle Bachelet Jeria oso famatua da Txileko eta Hego Amerikako lehen Presidente emakumea izan zelako, 2006 – 2010 artean. Txileko Santiagon jaio zen, 1951ko irailaren 29an, bere aita Alberto Bachelet abiazioko Jenerala izan zen. Mediku pediatra da eta Osasun ministroa izan zen 2000 eta 2002 artean. Gero, Ricardo Lagosen gobernuan Defentsa ministroa izan zen. Txileko Alderdi Sozialistaren kide da, baina irabazi zuen Democracia Cristiana Alderdiarekin (zentroko alderdi bat).

Francisca Edwiges Neves Gonzaga


Francisca Edwiges Neves Gonzaga Rio de Janeiron jaio zen1847ko urriaren 17an eta hil zen bertan 1935ko otsailaren 28an (noiz). Chiquinha Gonzaga (??? Ez dakit izen konpositorea, kantagilea, piano-jotzailea eta Brasilgo lehenengo orkesta zuzendari emakumezkoa izan zen.

Biziki esku hartu zuen esklabutzaren abolizio-kanpainan.

Bere aita Brasilgo Armada Inperialeko Jenerala zen eta bere aitabitxia Caxiasko dukea zen.

Inguru aristokratikoan bizi zen eta eta han emakumeak etxeko lanak bakarrik egin behar ditu; inola ere ez politika eta horrelakoak.

Chiquinha Gonzagak borroka asko egin zuen emakumeak gizarteko jarduera guztietan parte hartzeko.

Petrona Viera


Petrona Viera Montevideon 1895ko martxoaren 24an jaio zen, eta 1960ko urriaren 4an hil zen. Uruguaiko artista plastikoa izan zen.
1915etik 1919ra Uruguaiko presidente izan zen Feliciano Viera zen bere aita.
Bi urte zenean meningitisa izan zuen eta gor geratu zen. Horregatik bere etxean hezkuntza berezia jaso zuen. Hamazortzi urte zenean margotzen hasi zen; bere irakasleak Vicente Puig eta Guillermo Laborde izan ziren. Guillermo Labordek Petrona Viera “planismo-ra” inguratu zuen. Planismo-a modalitate piktoriko bat da eta Uruguain Gauguin eta Matissen eraginpeanak hartzen du. eragina du.
“Universidad del Trabajo del Uruguain” Guillermo Rodríguezekin beste teknika bat ikasi zuen: grabatua. Bere azken urteetan erabili zuen, batez ere, teknika hau.
Bere obraren garai planista 1940 arte iritsi zen; bere gaiak desberdinak dira: haurren jokoak, sendiko erretratuak, paisaiak eta biluziak, gehienak olio-pinturak (oleos) ziren. Kolorea, argia eta gorputzaren mugimendu nabarmendu ziren.
Bere lehen banakako erakusketa 1926an egin zuen eta parte hartu zuen taldekako “Círculo de Bellas Artes de Montevideo-n” erakusketetan. “Palacio Sarandí-n” "Primer Salón Femenino de Pintura-n" partaide izan zen, 1931an 1931n, eta beste urte batzuetan "Salón de Dibujo y Grabado-n" parte hartu zuen.
New Yorkeko "100 Años de Arte Uruguayo" erakusketan parte hartu zuen 1989an.


Alicia Moreau de Justo (1904- 1986)


Londresen jaio zen emakume hau txikitatik Argentinan bizi izan zen. Bs Asen ikasi zuen eta 1904an Mediku graduatu zen ohorezko matrikularekin.

Argentinan laugarren medikua izan zen. Garai hartan gertaera harrigarria izan zen emakumeak diskriminatzen zituztelako. Ez zieten ikasten eta medikuntzan jarduten uzten emakumeei.

Aliciak esan zuen gizakiari mina eragotzi beharrezkoa zela “Mendeko Argentinako mediku” izendatu zutenean hil aurretik

Emakumeen berdintasunarengatik borroka egin zuen Argentinako gizartean. 1902an zentro feminista sozialista sortu zuen beste ikaskide batzuekin. 1925ean feministek emakumeen eta haurren lan-eskubideak arautzea lortu zuen.

Gainera osasunari buruz hitzaldiak ematen zituen eta liburu batzuk idatzi zituen. Mediku honek argitaratu zituen liburuen artean honako hauek daude: “Emakumea demokrazian” eta “ Sozialismoa Juan B. Justo arabera”

“Vida femenina” aldizkaria zuzendu zuen, besteak beste.

1906tik 1914ra artikulu batzuk idatzi zituen Nazioarteko Aldizkari Sozialistan hezkuntza eta politikari buruz.

Bere lanen artean eskola berriari buruzko tesi bat azaldu zuen. Beran Argentinako eskola publikoa kritikatu zuen.

1986an hil zen 101 urterekin.


MARIA ALEX URRUTIA ARTIEDA, Azulgo olerkaria


Azulgo gizartearen sinbologiaren sinonimoa da ia emakume honen lana, eta urteak pasatu ahala, belaunaldi berriak ere inguratu dira bere obrara.
1938 urtean argitaratu zuen lehenengo poema-liburua: “Musica Interior” (Barruko Musika). Kalitate handiko lana zelako, New Yorkeko liburutegi publikoak ere eskatu zuen ale bat.

Bi urte ondoren “Brujerias” (Sorginkerias) argitaratu zuen.
1946an urtean“Poemas” (Olerkiak) plazaratu zuen. 1959an, “Cantos” (Abestiak); eta bost urte geroago: “Cantos de la Patria Chica” (Aberri txikiaren kantuak).

1968an urtean: “Ayer Iluminado” (Iragan Argitua) , eta gure olerkariaren azken liburua:
“Mujeres de Aquella Pampa” (Panpa hartako emakumeak).
Sari eta omenaldi asko jaso zituen, Almafuerte saria, besteak beste. Sari hau Buenos Aires Probintziako Idazleen Elkarteak ematen du, eta Azulgo olerkaria izan zen ohore hori jaso zuen lehenengo emakumea. Gure olerkaria 1982ko urriaren 15ean hil zen.
informazio gehiago gaztelaniaz

Juana de Ibarbourou


Olerkari uruguaitarra da/zen. Melon jaio zen, 1892an.
Bere abizena Fernández izan zen, baina bere senarra Ibarbourou izan zen.
Gaztetik idatzi zituen olerkiak. 1919an argitaratu zuen bere lehenengo liburuaren izena “ Lenguas de Diamantes” da.
Liburu hori oso famatua izan zen eta Juana ezagutzera eman zuen.
Modernista izan zen eta gero abanguardista. Estilo sentsuala eta erromantikoa zuen. Amatasun, edertasun eta izatasunaz idatzi zuen. Umeentzat idaztea ere gustatzen zitzaion.

1959an Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, eta
“ Amerikako Juana” Izendatu zuten
1979an hil zen Montevideon, berrogeita zazpi urte zituen.

Zenbait liburu:
“El cántaro fresco” 1920an
“Raíza salvaje” 1922an

Juana de Ibarbourou



Jaio zen Melo-n (Uruguai) 1892ko martxoaren 8an eta hil zen Montevideon 1979ko uztailaren 15ean.

Jaio zen 189an, nahiz eta berak esan zuen jaio zela 1895ean. Bere egiazko izena “Juana Fernández Morales” zen, baina “Juana de Ibarbourou” izenez ezagunagoa da, hartu zuen bere senarraren abizena, bere senarra Capitán Lucas Ibarbourou zen, ezkondu zen hogei urte zituenean. Bere aita Galiziakoa zen, jaio zen Lourenzá-n, Lugo-n, eta Lourenza-ko udaleko liburutegia, “Juana De Ibarbourou” deitzen da, Juanaren omenez.

“Academia de Letras Uruguaya”ko kidea zen (1947), eta 1959an Uruguaiko literaturako saria irabazi zuen (sari hau eman zen lehenengo aldia izan zen)

Bere literatur lanak modernistak dira eta amatasunari, edertasunari eta naturari buruz dira. 1937an Tacuarembo herrian bizi izan sei hilabetez, bertakoek gonbidatuta.

Bere lehenengo hiru liburuak estilo modernistakoak ziren: “Las lenguas de diamante” (1919), “El cántaro fresco” (1920) eta “Raíz salvaje” (1922). Liburuek nazioarteko oihartzuna daukate, eta beste hizkuntza batzuetara itzulita daude. Eta beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte.

Bere izengoitia zen “Juana de América”.

Montevideon hil zen 1979ko uztailaren 15ean, 87 urte zituela.

Literatur lanak:

Olerkigintza:

  • Las lenguas de diamante (1919)
  • Raíz salvaje (1922)
  • La rosa de los vientos (1930)
  • Perdida (1950)
  • Azor (1953)
  • Mensaje del escriba (1953)
  • Romances del Destino (1955)
  • Angor Dei (1967)
  • Elegía (1968)

Prosa:

  • Cántaro fresco (1920)
  • Ejemplario (1928, umeentzat liburua)
  • Loores de Nuestra Señora (1934)
  • Estampas de la Biblia (1934)
  • Chico Carlo (1944, autobiografiari buruz ipuinak)
  • Los sueños de Natacha (1945, umeentzat antzerkia)
  • Canto Rodado (1958)
  • Juan Soldado (1971, hamazortzi ipuinko bilduma)

Idea Vilariño

Idea Vilariño 1920ko abuztuaren 18an jaio zen Montevideon eta bertan hil zen 2009ko aprilaren 28an.

Olerkaria, saio-idazlea, itzultzailea, eta literatur- kritikaria zen, uruguaitarra, “Generación del 45” idazle-taldeko kidea zen, Juan Carlos Onetti, Mario Benedetti, Sarandy Cabrera, Carlos Martínez Moreno, Ángel Rama, Carlos Real de Azúa, Carlos Maggi, Alfredo Gravina, Mario Arregui, Amanda Berenguer, Humberto Megget, Emir Rodríguez Monegal, Gladys Castelvecchi y José Pedro Díaz, besteak beste, elkarrekin zeuden talde honetan.

Bere lehenengo olerki-lana "La suplicante" deitzen zen, eta argitaratu zen 1945ean. hurrengo urterako nazioartean ezaguna egin zen eta sari asko irabazi zituen.

Hezkuntza-literatur irakaslea zen 1952tik 1973 arte (Uruguaiko azken diktadura hasi arte). Diktadura bukatutakoan Uruguaiko literatur katedra lortu zuen, Errpublikako Unibersitatean (Giza eta Hezkuntza-zientzien Fakultatean).

Uruguaiko Herriko musikako abestiak egin zituen, famatuenak dira: "A una paloma" (Daniel Viglietti), "La canción y el poema" (Alfredo Zitarrosa), "Los orientales" eta "Ya me voy pa la guerrilla" (Los Olimareños).

Bere itzulpenak famatuak dira, adibidez Shakespeare antzerkiak, etab.

Bere literatur lanak beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte.

Montevideon hil zen 2009ko aprilaren 28an, hesteko kirurgian 88 urte zituenean.

Literatur lanak:

Olerkigintza:

  • La suplicante (1945)
  • Cielo Cielo (1947)
  • Paraíso perdido (1949)
  • Por aire sucio (1950)
  • Nocturnos (1955)
  • Poemas de amor (1957)
  • Pobre Mundo (1966)
  • Poesía (1970)
  • No (1980)
  • Canciones (1993)
  • Poesía 1945 - 1990 (1994)
  • Poesía completa (2002)

Saiakerak

  • Grupos simétricos en la poesía de Antonio Machado (1951)
  • La rima en Herrera y Reissig (1955)
  • Grupos simétricos en poesía (1958).
  • Las letras de tango (1965)
  • El tango cantado (1981)

Itzulpenak

  • Guillermo Enrique Hudson: La tierra purpúrea, 1980.
  • Guillermo Enrique Hudson: Allá lejos y hace tiempo, 1980.

Hori

Nire nekea
nire larritasuna
nire alaitasuna
nire izu-ikara
nire apaltasuna
nire gau guztiak
mila bederatziehun eta hogeita hamar

urtearen nire mina
nire zentzua
nire bihurrikeria.

Nire destaina
nire ankerkeria eta nire atsekabea

nire utzikeria
nire negarra
nire hilzoria
nire jaraunspen utziezin eta mingarria
nire oinazea
hitz batean
nire bizitza xumea.

Idea Villariño

Eso

Mi cansancio
mi angustia
mi alegría
mi pavor
mi humildad
mis noches todas
mi nostalgia del año
mil novecientos treinta
mi sentido común
mi rebeldía.

Mi desdén
mi crueldad y mi congoja
mi abandono
mi llanto
mi agonía
mi herencia irrenunciable y dolorosa
mi sufrimiento
en fin

mi pobre vida.

Idea Villariño

Idea Vilariño


Idea Vilariño (1920-2009) Uruguaiko poeta zen. Bere aita anarkista zen eta horregatik bere izena Idea. 1945ean taldea batean zegoen, eta Onettiarekin harreman kartsua izan zuen.
Onettiari eskaini zizkion bere “Poemas de amor” eta Onettik hari eskaini zion “Los Adioses”, Onettiren nahien dudan liburua.
Literatura irakasle izan zen eta diktaduran irakastea debekatu zioten, eta itzulpenak egin zituen bizitzeko. Abestiak ere idatzi zituen, “Los Orientales” oso ezaguna da.