20100327

Adelia Maria Harilarios de Olmos


Adelia Maria Harilaos 1865eko ekainaren 16an jaio zen, Buenos Aires hirian. Horacio Harilaos eta Carolina Senillosaren alaba zen.

Bere Aitonak, Felipe Pujol de Senillosak, aberastasun handia utzi zuen 1858an, hiltzean.


BOKAZIOA

Aberats hazi zen Adelia Maria hiru nebaren alboan, baina denbora pasatu ondoren, aberastasun hori desagertu zen, bere amak dirua gaizki gastatzen zuen eta.

Horregatik, Horacio Harilaosek Europara joan eta hiru semeak eraman zituen berarekin.

Adelia ama zaintzen geratu zen. Bitartean, Santa Filomenako behartsuei laguntzera joaten zen eskoletara.


BERE EZKONTZA

1895. urtean Adelia Mariak Ambrosio Olmos ezagutu zuen. Ambrosio Olmosek, lur-jabe cordobatarrak, aberastasun handia zuen. Cordoba Probintziako Gobernadorea izan zenak, Ambrosio Olmos berak, “Santa Catalina” estantzia erosi zuen, Rio Cuarto hirian.

19. mendearen bukaeran, Buenos Airesen betikoa geratu zen, han ezagutu zuen Adelia eta berarekin maiteminduta geratu zen.

Hala ere, Adeliak kalabazak eman zizkion Ambrosiori, beraz, Adeliaren amarekin hitz egin zuen. Amari asko interesatu zitzaion Ambrosioren aberastasuna eta 1902ko maiatzaren 2an ezkondu ziren Adelia eta Ambrosio, Parisen.

Senar-emazteak eta Adeliaren ama Parisen bizi ziren, baina, 1904ko otsailaren 27an Carolina hil ondoren, Argentinara itzultzea erabaki eta palazio bat erosi zuten.


SENDATZE MIRARIZKOA

1905ean, Adelia erotzen hasi zen, eta senarra hiltzean, bere osasuna okertu egin zen.

Gaixorik zegoenez, bere neba, familiaren aberastasuna administratzen hasi zen.

1906. urtearen bukaeran Harilaos familiak hartu zuen Adelia, eta han, Parisen, urtebete pasatu zuen Adeliak.

Hala ere, hilabete batzuk geroago, sendatu egin zen eta horrek bizitza normalera itzultzen utzi zion.

1911n jarraitu zuen behartsuei laguntzen, eta inoiz ez zion laguntzeari utzi, hil arte.

1949ko irailaren 15ean hil zen eta bere gorpuzkiak “Corazon Eucaristico de Jesus” elizan daude, “Vicente Lopez” enparantzaren aurrean.

No hay comentarios: