abeslari, margolari, kantagile, eskultore, brodatzaile eta zeramikari txiletarra izan zen. Beharbada Txileko eta hego Amerikako kantagile garrantzitsuena izan zen.
San Carlosen jaio zen, Txileko hegoaldean, 1917ko urriaren 4an eta hil zen Txileko Santiagon 1967ko otsailaren 5ean. Parra familia oso famatua da, adibidez, bere neba, Nicanor Parra, olerkari ospetsua da.
Kantaria zen, Txilen jaio zen, 9 anai-arrebako familia batean hasi zen kantatzen, lehenik bere anai-arreben artean; gero, kalean, eta, azkenik, Santiago hirian.
Txileko Folklorearen biltzaile lez hasi zen… musikaria izan zen eta olerkaria, margolari eta zeramista ere bai.
Parra familiako ia guztiak artista oso ospetsuak dira, Nicanor Parra, esaterako: jaun honek Anti-poesia asmatu zuen, edo Roberto Parra, Jazz “Huachaca”ren sortzailea, geroago
Violeta Parrak kritika soziala egin zuen eta Txileko abesti tradizionalak ere bai.
Violeta Parra del Carmen Sandoval, 1917ko urriaren laugarrenean jaio zen. Gure Violeta maitea 15 urte zeuzkalarik etorri zen Santiagora bizitzera, eskola utzi eta abesten hasi zen dirua irabazteko.
Tren konpainiako langile batekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituen; baina, bere amodio-harremana bukatu zen eta berak arazoak izan zituen familiarekin. Horregatik, beti joaten zen Vaparaisoratz txalupa gainean abestera , portuan. Garai honetan ezagutu zituen Pablo Neruda eta Pablo Rohka. Garai honetan hasi zen antzokietan lan egiten eta irratietara abestiak bidaltzen. Leku askotara bidali zituen grabazioak; esaterako Varsoviara- Poloniara- eta Europan ezaguna egin zen. Sobiet Batasunean zehar ere ibili zen.
Parisen grabatu zituen bere lehenbiziko diskoak “Chants et danz du Chili” (bere lehenbiziko disko luzea-1956). “Canto y guitarra” 1957- acompañada de la guitarra la tonada y la cueca 1958- toda Violeta Parra-1960 Argentinan editaturik.
1964an koadro erakusketa egin zuen “Louvre” museoan (lehenbiziko egin zuen txiletar emakumea izan zen)
1967ko otsailaren 25ean bere buruaz beste egin zuen, amodio minagatik.
Violeta Parraren fama Euskal Herrira ere iritsi da. Hona hemen Oskorriren "Violetaren martxa" abestia:
Gure Violeta maitea
dantzan egizu martxea,
len eskuineko ankea
bai eta gero bestea.
Begira euskal jendea,
bihotza pozez betea,
apurtzen berdin katea
eta zapata parea.
Sekulan ez nun uste nik
hain aldakorra zinenik,
Ameriketan sorturik
gure aldera sarturik.
Munduan ez da besterik
hau baino ederragorik,
nola egon jakin barik
hil eta gero bizirik.
Hauxe da martxa alarguna
oso gutxitan entzuna
nahiz ta Txilen famaduna
zuk zihur ez dakizuna,
Violeta Parra laguna
kantari oso ezaguna,
gaurtik erdi euskalduna,
da soinu hau egin duna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario