20100327
MARIA ALEX URRUTIA ARTIEDA, Azulgo olerkaria
Azulgo gizartearen sinbologiaren sinonimoa da ia emakume honen lana, eta urteak pasatu ahala, belaunaldi berriak ere inguratu dira bere obrara.
1938 urtean argitaratu zuen lehenengo poema-liburua: “Musica Interior” (Barruko Musika). Kalitate handiko lana zelako, New Yorkeko liburutegi publikoak ere eskatu zuen ale bat.
Bi urte ondoren “Brujerias” (Sorginkerias) argitaratu zuen.
1946an urtean“Poemas” (Olerkiak) plazaratu zuen. 1959an, “Cantos” (Abestiak); eta bost urte geroago: “Cantos de la Patria Chica” (Aberri txikiaren kantuak).
1968an urtean: “Ayer Iluminado” (Iragan Argitua) , eta gure olerkariaren azken liburua:
“Mujeres de Aquella Pampa” (Panpa hartako emakumeak).
Sari eta omenaldi asko jaso zituen, Almafuerte saria, besteak beste. Sari hau Buenos Aires Probintziako Idazleen Elkarteak ematen du, eta Azulgo olerkaria izan zen ohore hori jaso zuen lehenengo emakumea. Gure olerkaria 1982ko urriaren 15ean hil zen.
informazio gehiago gaztelaniaz
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario