20100327

Maiatzeko plazako amak


1976. urtean, Argentinan, desordena eta gehiegikeriak zeuden
Militar talde batek presidentea bere postutik kendu zuen. Garai horietan polizia-taldeek milaka pertsona bahitu zuten.
Bahituak zeuden lekuak klandestinoak ziren. Atxilotuek legez kontra erretenitzen zituzten. Gainera, tortura basatiak jasaten zituzten, eta gehienak asesinatuak izan ziren.

Herrian gobernu kolpistak prentsako zentsura inposatu zuen, horregatik inork ez zekien ezer. Guztiek dena ahoz ezagutzen zuten eta “desagertuak” hitza aipatzen zuten.
Seme-alaben bila amak ahal zuten leku guztietara joaten ziren. Hantxe hasi ziren haiek elkar ezagutzen.
Ama taldeak bilera egitea erabaki zuen. Orduan Plaza de Mayo aukeratu zuten elkartzeko, ostegun guztietan hiru eta erdietatik lauetara. Buruzapi zuria janzten zuten identifikatzeko.
Plaza de Mayoko amek gobernuari bere eskaera entzuteko eskatu zioten.
Nahiz eta garai hartan bilerak debekatuta zeuden, amak berdin elkartzen ziren. Beraz binaka jartzen ziren eta plazaren piramidearen inguruan ibiltzen ziren.
Lehenengo talde txikia izan zen, gero laurehun pertsona ere elkartu ziren.
Urteek pasatu ziren eta gobernuek taldeari entzun zioten: informazioa lortzen zuten, eta noiz behinka, norbaitek bere biloba aurkitzen zuen. Hori oraindik ere gertatzen da.
Gaur egun Maiatzeko Plazako amen taldea oso ezaguna da, eta Emakumearen Nazioarteko Egunean saritua izan da.

No hay comentarios: