20100123
Tradizioaren eguna
Urtero, azaroaren 10ean, Chivilcoyn, tradizioaren eguna ospatzen dugu.
Egun honetan hil zen “Martin Fierro” gautxo-literaturako obrarik ezagunena idatzi zuen idazlea, Jose Hernandez.
Hamarretan hasten da festa. Agintariek su-festa egiten dute eta banderadunak agertzen dira.
Ondoren, gautxoek, bertako arropa tradizionalak jantzita, desfilatzen dute. Desfile kreol oso garrantzitsua da: gurditxoak, tropillas (ile bera duten zaldi taldeak), gautxo-taldeak oinez, haurrak… kalean ibiltzen dira.
Oso arropa politak eramaten dituzte eta arrazako zaldiak.
Jateko “asado con piel” (oso-osorik erretako txekorra. 12-14 ordu behar du egiteko) jaten dugu. Iluntzean dantza egiten dugu, eta edan, eta abestu… oso festa polita da!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario