Garai batean, beren produktuak saltzera etortzen ziren nekazariak menditik Medellinera; loreak, batez ere. Loreok kargatu eta garraiatzeko aulkiak “silletas”egiten zituzten lehenik. Geroago, “Silleteroen desfilea” jaio zen. Horrela Medellingo nekazariak kalera ateratzen dira desfilatzera. Lore azoka oso festa garrantzitsua da, baina ez bakarra: astean zehar beste desfile batzuk ere izaten ditugu: auto zaharren desfileak, orkidea erakusketak, dantza tipikoak, repentistak (hemengo inprobisatzaileak, bertsolarien antzekoak) eta parranda, jakina!
No hay comentarios:
Publicar un comentario