20100123

Dei martxa/la marcha de las llamadas Uruguaiko ohitura bat


Dei martxak Montevideon izaten dira, Palermo eta Sur auzoetan.

Martxa hau, jaio zenean, beltzen ohitura zen. Izan ere, beltzak aisialdian danborra jotzeko elkartzen ziren. Urteak joan urteak etorri, taldeak osatu zituzten. Gaur egun konpartsa deitzen diegu talde horiei, eta beltzek eta zuriek osatzen dituzte.

Konpartsetan pertsonaia desberdinak ikusi ahal ditugu: vedetteak, dantzariak, gramileroak, zutoihal eramaileak, Mamavieja eta, jakina, musikariak.

Hiru danbor mota daude: piano, txikia eta errepika.

Zehaztutako ibilbidean ibiltzen dira, inauterien bitartean, otsailean.


No hay comentarios: