20100123

Aberriaren eguna Saladillon

Saladillon, uztailaren 7tik 9ra Aberriaren festa handiak izaten ditugu. Jai hauetan jarduera hauek egiten ditugu:

Zaldiz ibiltzea
Haurrak, gazteak eta andreak zaldi otzanetan ibili ahal dira.

Zaldi-desfilea
Zaldunak zaldia eta bere moxalak gidatu behar ditu.

Orga-uhaleria
Antzinako zalgurdiak gidatzen dituzte. Zaldiak uhala eta zigorra jantzirik joaten dira, garai batean bezala.

Trebetasun proba
Proba bat baino gehiago egin behar izaten dituzte parte-hartzaileek:
Eraztun-lasterketa. Euskal Herriko zinta-lasterketaren antzekoa.

Rodeoa
Brida-proba
Zaldunek ibilbide zailak egin behar izaten dituzte. Zertarako? Nolako trebetasuna duten erakusteko.
JOATEAN ibilbideko oztopoak saihestu behar dituzte.
ITZULTZEAN lasterka egiten dute. Helburua zirkuitua ahalik eta azkarren egitea da.

Animaliak bezatzea
Mota bat baino gehiago dago.

Eta, gainera, asadoa, txorizoa eta ardoa, dantza eta musika izaten ditugu. Festa ederra!

Bideoa ikusiz gero, euskal komunitateak Argentinan duen indarraz jabetuko zara. Animo!

No hay comentarios: