20080910

Nolakoak gara txiletarrok?


Txiletar batzuek nolakoak diren azalduko dute testu honetan. Irakurri eta gauza asko ikasiko duzu.





Txiletarrak oso desberdinak izan ahal gara. Txile herrialde luzea da, eta leku eta jende era askotakoak ditu. Ipar Txileko ohiturak ez dira hego Txilekoak bezala, eta herrikoak ere ez dira hirikoak bezala. Txilen basamortuak, oihanak, mendiak, haranak, uharteak daude, baita Antartikako zatia ere, eta uharte bat Ozeano Barearen erdian ere bai. Jendearen jatorria askotarikoa da, batez ere amerindiarra eta europarra. Aurrekoa kontuan hartuz, nik uste dut txiletarrak lasaiak, beldurtiak, azeriak, burugogorrak garela. Gehienetan ez zaizkigu aldaketak gustatzen, nahiko tradizionalak gara eta. Nik uste dut Txilen familia oso garrantzitsua dela, eta arrazista edo klasista samarrak garela. Jai garrantzitsuena irailaren 18an da, aberriaren eguna. Egun hartan independentzia ospatzen da. Janari tipikoa haragi errea da.Txilen ospatzen diren beste jai batzuk hauek dira: Jaunaren jaiotza, Pazkoa eta Urteberri-eguna dira, herrialde askotan bezala.



Gu oso desberdinak gara. Txilen oso ohitura desberdinak daude, baina nire herrian jendea oso nazionalista da, Irailean bereziki. Iraila aberri-hilabetea da, hilabete honetan independentzia aldarrikatu zelako. Irailean jende guztia kalera urteten da eta janariaz (“empanadas”, “asados”, “anticuchos”, “cordero” eta besteak) eta edariaz, “Txitxa” eta “ardoa” bereziki, disfrutatzen du.
Irailean joko tipikoak egiten ditugu. Adibide bat “el volantin” da. “El volantin” kometa ezalez da, baina haien fabrikazioak desberdinak dira. Paper berezi batez “el volantin” fabrikatu dago. Papera banderako koloreekin ( zuria, urdina, gorria eta izar bat) eginda dago.




Nolakoak gara txiletarrak? mm oso zaila da! :P atseginak eta burlazkoak, trankilak eta urduriak, lotsatiak eta Komunikatiboak gara . Hitz egitea asko gustatzen zaigu eta bereziki, adarra jotzea gustatzen zaigu kar-kar baina beti beti gauzak konpotzen ditugu . Piskolak eta ardoak edatea gustatzen zaigu, eta asadoak, “empanadas”, “pasteles de choclo”eta entsaladak jatea gustatzen zaigu. Oso zintzoak gara eta politak ajjaajaa beno beno hemengo emakumeak oso zintzoak eta politak dira.

No hay comentarios: