Nire herriak ohitura asko dauka.
Bata infusio berezia da, “mate” deitzen da, belarren ura da, “yerba mate”-ura da. Infusio hau digestiboa eta lasaigarria da. Uruguaiar guztiok edaten dugu. Urte osoan edaten dugu.
Bestea “Desfile de Llamadas” da. herri-dantzak, eta danbor asko dauzka desfile honek. Hiru neurriko danborrak jotzen dira “Las Llamadas”-en, “chico”, “piano” eta “repique” deitzen dira danborrak. “Las Llamadas” kale-kalean da, jende asko kalera irten eta desfile hau ikusten du.
Montevideoko “Barrio Sur” eta “Palermo” auzoetan izaten da urtero, otsailean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario