20080707

Judas erretzea

Nire herrian, Uruguain, ohitura oso zaharra dugu. Gauerdian, urteberria hasten denean, Judas erretzen dugu. Egun batzuk lehenago umeek arropa zaharrak eskatzen dituzte, bere etxean eta auzoan. Arropa haiek umeek lasto lehorrez eta zapi zaharrez betetzen dituzte panpin handia egiteko.


izena Judas da. Umeek panpina kalean, izkinan jartzen dute eta jendeari dirua eskatzen diote, suziriak erosteko. Gero suziri asko sartzen dute panpinaren barruan. Abenduaren 31 arratsaldean umeek soka bat jartzen dute bi zuhaitz erdian eta gero panpina zintzilik jartzen dute. Lehen gauerdian auzokoak elkartzen dira eta sua egiten dute panpina azpian. Eguraldi ona izanez gero, oso beroa da eta denak

garagardo hotz asko edaten dute, mutilek danborra jotzen dute eta denak candombea dantzatzen dute. Gauerdian Judas erretzen dute eta suziri hotsen artean, urte zaharra bukatu eta urte berria hasten da.

No hay comentarios: