20110328
Mendoza
Mendoza probintzia da. Cuyoko eskualdean dago, Argentinako mendebaldean. bere hiriburua Mendoza deitzen da, eta hor bizi naiz ni.
Hiri hau oso polita eta garbia da, beste hiru hirirekin “Gran Mendoza” eratzen du. Hiru hiri hauek dira: Godoy Cruz, Guaymallén eta Las Heras. lauren artean 1.000.000 biztanle dauzkate.
Jende berezia bizi da hemen baina, gero eta jende pobre gehiago dago. Aberatsak ere badaude, baina gutxi.
Gehiengoa hemengoa da, baina, txiletar, bolibiar eta perutar batzuk ere bizi dira hemen.
Hemen jaio zen Quino, “Mafaldaren” egilea, eta Argentinako aktore oso famatu batzuk ere bai.
Kale nagusia “San Martín” da, eta plaza nagusia “Independentzia”. Leku ezagunena “General San Martín” parkea da, eta monumentu “Cerro de la gloria” ere bai.
Zerbitzu guztiak daude: liburutegiak, postetxeak, kultur etxeak, anbulatorioak, ospitaleak, dendak ( batez ere zapata dendak), supermerkatuak, hotelak, gaztetxeak, zahar etxeak, autobusak, trenak, aireportua, hegazkinak, telefonoak, internet eta abar.
Hemen berdegune asko daude: plaza guztiak berdeguneak dira, gainera hiru parke handi daude.
Zinemak, dantzalekuak, tabernak eta kafetegi asko daude.
Laborantza oso garrantzitsua da hemen. Ardo-industriak indar handia du eta mahasti asko ditugu. Mendozako ardoa Argentinako ezagunena da.
Martxoan jaia oso inportantea ospatzen da: mahats- bilketa. Jende asko etortzen da eta erregina aukeratzen da.. Bi edo hiru egun irauten du. Etorri nahi?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario