Jatorrizko izenburua: Stand by me
Nazionalitatea: Estatu Batuak
Iraupena:
Generoa: Abentura
Urtea: 1986
Zuzendaria: Rob Reiner
Gidoia: Raynold Gideon, Stephen King eta Bruce A. Evans
Argazkigintza: Thomas Del Ruth
Musika: Jack Nitzsche
Produkzioa: Bruce A. Evans
Aktoreak: Will Wheaton, River Phoenix, Corey Feldman, Jerry O’Connell
SINOPSIA: Oregoneko mendialdeko herri txiki batean, lau lagunek asteburua etxetik kanpo pasatzea pentsatu dute.
Ibilaldi honen helburua desagertu den hamabi urteko mutil baten gorpua aurkitzea da.
Heroiak bihurtzeko asmotan, abenturak igaroko dituzte eta beste talde batekin topo egingo dute.
Ibilaldia igaro ondoren, lau lagunak ez dira lehen ziren bezalakoak izango.
“Stand by me”, nerabezaroko adiskidetasunari buruz hitz egiten duen pelikula hunkigarrienetako bat da.
PERTSONAIAK:
Gordie Lachance:
Will Wheaton da pertsonaia hau antzezten duena.
Gordie, taldeko sentiberena da. Etxean, gurasoei inoiz ez zitzaien axola Gordie, eta gutxiago Gordieren anaia hil ondoren.
Bere ametsa idazle handia bihurtzea da, baina hori berak ere ez du sinesten.
Chris Chambers:
Bere aitak jo egiten du, bere anaia nagusiak sufriarazi egiten dio, eta horretatik ihes egiteko bide bakarra dauka: lagun-taldea.
Herrian eta eskolan, lapurra dela eta beti arazoak sortzen dituela esaten dute, baina egia esan, oso lagun ona eta oso mutil azkarra da, etorkizun handia du gainera.
River Phoenix da antzezlea.
Teddy Duchamp:
Corey Feldman-ek antzezten duen pertsonaia erotuta dago. Txikitan, aitak belarriak erre zizkion plantxa batekin, horrexegatik saiatzen da belarriak ezkutatzen.
Hori ez da bere belarriek duten arazo bakarra; audifonoak erabiltzen ditu zeren eta ikusten duen bezain gutxi entzuten du.
Bere aita soldadu beteranoa da, eta, nahiz eta ospitale psikiatriko batean egon, Teddyk miretsi egiten du, Normandian lehorreratzeagatik.
Vern Tessio:
Taldeko beldurtiena da. Bere lagunek ez dakite adimen-atzeratasuna daukan ala ergela den.
Bere anaia, Chris-en anaia bezala, Ace Merill-en koadrilako kidea da.
Beldurra ematen diote mamuek eta tontakeriak esaten ditu beti.
NIRE HITZEZ
Hamalau urte nituenean ikusi nuen pelikula hau, eskolan. Egia esateko ez nion garrantzi handirik eman, ez dakit zergatik, agian eskolan ikusi nuelako izango da.
Urte batzuk geroago telebistan ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan. Hortik aurrera hamaika aldiz ikusi dut telebistan.
Ikusi al duzu pelikula hau? Ikusi ez baduzu, pixka bat kontatuko dizut nire hitzez:
- Estatu batuetako herri txiki batean bizi diren lau lagunen istorioak kontatzen ditu pelikula honek. Lau lagun, astebururako, ibilaldi bat antolatzen ari dira eta desagertu den mutil baten bila joango dira. Iturri ofizialen arabera, desagertu den mutila hilda dago, beraz, gorpua aurkitutakoan heroiak bihurtzeko egingo dute ibilaldia.
Hurrengo egunean elkartzen dira eta hasten dute ibilaldia; hori da istorioren hasiera, baina ez dizut gehiago kontatuko, ikus ezazu pelikula hau eta ikusiko duzu zein ona den....
No hay comentarios:
Publicar un comentario