20100616

Clara Anahi Mariani


1976ko martxoaren 24n Estatuto-kolpe bat hasi zen Argentinan.

Militarrek errepresio basatia egotzi zuten bizilagunaren kontra.

Errepresioaren ondorioz 30.000 biztanle desagertu ziren. Gaur egun, oraindik, non dauden inork ez daki.

1976ko, azaroaren, 24n indar-armatuek –egia esan, legez kanpoko taldeak eta talde parapolizialek- inguratu zuten La Platako 30 kaleko etxe bat. Eguerdiko ordu bat eta laurdenetan hasi zen erasoa. Militarrek Arma- astunak eta mortero-bonbak erabili zituzten. Lau ordu baino gehiago iraun zuen erasoak.

Etxe horretan familia bat bizi zen: Daniel Mariani -28 urteko ekonomista- bere emaztea Diana Teruggi -26 urteko letra ikaslea- eta senar-emazteen alaba Clara Anahí Mariani, hiru hilabetekoa.

Biak, gizona eta emakumea, militante politikoak ziren.

Etxean konserba-fabrika zegoen eta atzealdean inprenta klandestino bat. Norbaitek inprentara sartu nahi bazuen, injinerutzako mekanismo sofistikatu bat gainditu behar zuen.

Erasoa gertatu zenean, lau gazte ari ziren lanean inprentan

Guztiak hil ziren. Emakumea ere bai. Daniel Mariani ez zegoen etxean memento horretan.

Haurtxoa, Clara Anahi Mariani, bizirik atera zen.

Diktadura hasieratik militarrek haurtxok lapurtu zituzten. Batzuetan bizilekura indarrez sartu ziren eta hortxe bertan familia guztia bahitu zuten. Beste batzuetan haurdunak zeuden gazteak bahitu zituzten, eta gatibutasunen jaio ziren haurrak.

La Platako 30. kaleko etxean sarraskia egin zuten militarrek haurtxoa lapurtu, bahitu zuten.

Argentinan “Clarin” egunkaria inportantena da eta Enestina Herrera de Noble da bere jabea. Aipatu dugun garaian emakume honek bi haur adoptatu zituen: Felipe eta Marcela. Adopzio horiek legez kontrakoak izan zirela frogatu zuen justiziak, eta gaur egun Marcela Noble, Clara Anahi Mariani dela susmatzen dute.

Borroka luze baten ondotik, azkenean, ADN- probak egiten ari dira. Laster jakingo dugu egia.

No hay comentarios: