20091201

Familiarekin landara


Nire memento magikoak? Familiarekin landara joaten nintzenean.

Oso ondo pasatzen genuen.

Nire aitak asadoa egiten zuen, eta, asadoa egiten bazuen, seguru oso ona egoten zen.

Gero zaldian ibiltzen ginen, Marcelorekin eta Guillermorekin (nire nebak dira), eta nire ilobarekin ere bai.

Amak opil-frijituak egiten zizkigun, oso goxoak!

Arratsaldean “taba”rekin jolasten genuen, eta, galduz gero, latesira korrika egin behar genuen.

Masustak jatea asko gustatzen zitzaidan.

Eta gero urmaelean bainatzen ginen.

No hay comentarios: