20110609

Bi zibilizazio


Maia zibilizazioa

k.a. 1500 urtean jaio zen, eta k.o. 900 desagertu.
Arkitektura eta zientziarekiko jakin-mina oso harrigarria eta interesgarria zen.
Zibilizazioak 400.000 Km2 zituen, Mexikoa (Yucatán, Campeche, Tabasco, Quintana Roo estatuak) Belizeraino iristen zen.
Klima eta lurra oso desberdinak ziren. Iparraldea harritsua, elkorra eta berotsua zen. Erdialdekoa euritsua. Hegoaldeko, berriz, hotza eta epela, pinudiekin eta altzifrekin.
Gizartean hierarkia oso zorrotza zen. Nekazariak ziren eta bere janari nagusia artoa zen. Gainera gameluak ehizatzen zituzten eta arrantzatzea ere asko gustatzen zitzaien.





Azteka
inperioa

Gobernua: monarkia
Hizkuntza: Náhuatl eta beste batzuk.
Erlijioa: politeista
Biztanleak 20.000.000 ziren eta 500,000 Km2 hartu zuten. Hiribua Tenochtitlan zen eta XIV mendean gora egin zuen.
Náhuatl hitz egiten zuten eta ideograma eta “pictigrama”k erabiltzen zituzten idazteko.
Artoa eta tabakoa ziren ereiten zituzten fruitu nagusiak.
Gainera, medikuntza naturalean jardun zuten belarrekin.
Eta, batzuek sakrifizioak egiten zituzten, norbait gaixotzen zenean.

12. eta 13. narrazioak

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.
Kasu honetan egileak Txileko kantu bat izan du hizpide.

Beltza

Aupa, gai hau asko gustatzen zait, koloreak eta bere esanahiak oso gai interesgarria da. Badakit ideia dela narrazio bat aukeratzea eta euskarazko bertsioa egitea, eta besteek asmatzea kolorea, baina, gai honek Txileko abesti oso ospetsu bat gogorarazi dit, Violeta Parraren “Casamiento de negros” da.
Kantu honetan beti edo dena da beltza, nahiz eta hemen, Txilen, Hegoamerikatako beste herrialde batzuetan ez bezala, ez egon beltzik. Seguru asko gure eguraldia oso hotza delako eta ,agian, esklaboak hona ekartzea, munduaren azken herrira, mendietan zehar, basamortua hegoaldean, eta itsasoa mendebaldean, oso zaila izango zelako. Horretaz gain, lekuak, paisaiak, eguraldia eta lanak desberdinak dira: hemen mahastiak, sagastiak, galsoroak ditugu; besteetan, ordea, kafea, kakoa, azukreak, bananak… beharbada, horregatik, indargabetu zuen Txilek esklabotza 1911. urtean.
Gaira itzulita, abesti hau oso alaia eta ezaguna da, jokoa da beti BELTZA hitza agertzen dela, baina egia esanda (eta euskal abestiak bezala) hitza oso tristea da..


Beltzen ezkontza

Ezkontza antolatu da,
dena beltzez estalita.
Beltzak, ezkongaiak eta aita-amabitxiak
Beltzak, koinatuak eta aita-amaginarrebak
Eta ezkondu dituen apaiza ere
Beltza bera.

Festa hasi zutenean,
Mahai-zapi beltza ipini zuten,
Gero postrera iritsi eta
jan zituzten piku lehorrak.
Eta zeru beltzaren azpian
joan ziren ohera.

Eta han dira buru biak
Beltzarena beltzarekin (emakume beltzarena, gizon beltzarekin)
Hotzak argitu zituen egunak
Eta piztu behar izan zuten sua.
Ikatza ekarri zuen beltzak
ikatza bera ere beltza.

Minak dago emakume beltza
Herriko medikua etorri eta
Basako txaplata errezeta,
Baina basoko beltzena.
Eman zioten beltzari gajoari
Mendiko makiaren zukua..

Eta hil zen beltza
Hura pena beltz gizagaixoarena!
Kaxoi baten barruan sartu zuen,
kaxoi beltz batean
ez zuten kandelarik piztu
Hura bai gaubeila beltza!

Lagun batek esan zidan, Txilen beltzik ez dagoenez, “Beltza” hitza aldatu behar duzula, eta “pobrea” ipini leku bere lekuan, eta ondo ulertuko dituzu hitzak. Kritika sozial handia du, eta zoritxarrez egia da.


Hementxe duzu abestia:


Hitzak gaztelaniaz


Casamiento de negros


Se ha formado un casamiento
Todo cubierto de negro,
Negros novios y padrinos,
Negros cuñados y suegros,
Y el cura que los casó
Era de los mismos negros.

Cuando empezaron la fiesta
Pusieron un mantel negro
Luego llegaron al postre
Se sirvieron higos secos
Y se fueron a acostar
Debajo de un cielo negro.

Y allí están las dos cabezas
De la negra con el negro,
Amanecieron con frío
Tuvieron que prender fuego,
Carbón trajo la negrita
Carbón que también es negro.

Algo le duele a la negra
Vino el médico del pueblo
Recetó emplastó de barro
Pero del barro más negro
Que el dieron a la negra
zumo de maqui del cerro.

Ya se murió la negrita
Que pena pa´pobre negro,
La echó dentro de una cajón
Cajón pintado de negro,
No prendieron ni una vela
Hay que velorio más negro.



Urdina
Koloreak emozio ezberdinak dituzte,kolore bakoitzak esanahi ezberdina baitu. Horregatik, asko idatzi izan da gai honi buruz.
Nire herrian, Txilen, hegoaldean, “Wall Mapu” edo Mapuche herrian badago usadio bat, Kosmos-ikuspuntuaren arabera.
Kolorea urdina:
Urdinak esanahi handia du mapuche-entzat: hildako eta bizitzaren arima; urdinaren bidez manifestatzen da bizitza,heriotza , arbaso zaharrak,jakintza, sorkuntza, kreazioa, baina bereziki : Mapuche arima.
Dena dator urdinetik, urdina kemena baita.
Urdinatik datoz animaliak, jendea, izakiak,mundua, haizea, mendiak. Eta orain arte Mapuche-ek diotenez, arazo handi bat dutenean edo hildako familiar batek haiekin hitz egin nahi duenean, agertzen dda (hildako familiarra) amets urdin batean, eta zaldi zuri batean etortzen da familiarra, biluzik. Horregatik Olerkiek “Elikura Chihuailaf”, besteak beste, idazten dute urdinari buruz, urdin kolore ez delako kolore asbtrakto bat...haiek bizi duten kolorea baizik, hori beti.
Xilografia artistak, Santos Chavez, mapuche, ere bere lanean egin zian mapuche-en begirada urdina koloretik. kontzeptu filosofikoa delako; ez da goibeltasuna, ez da bakardadea, ez da isiltasuna... Bizitza, sorkuntza, arima, arbaso zaharren berriak, hizkuntza, mundua eta kosmosa da.


11. narrazioa: Txuria

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.

Kasu honetan koloreen inguruko gogoeta egin du idazleak.



Koloreez ikusten dugu? Koloreak ote al dira? Agian ez… agian bestaldetik hasi beharko genuke, aurretik atzera, kontrako galdera eginez: zer dira koloreak? Begi aurrean daukaguna? besteek ikusten dutena? Eta horrekin batera bigarren galdera datorkigu: zeintzuk dira besteak? animaliak? Beste pertsona batzuk? Geu beste egoera batean?
Ez dut uste kolorea zera hain geldia denik, ikuslearen ikuspuntuaren arabera aldatzen den zerbait baizik. Beltza, adibidez… batzuentzat aterpe bat da, edo bizimodu bat; beste batzuentzat, ordea, beldurgarria, edo bizimodu baten falta. Eta badaude beste batzuk kolorerik ez dela uste dutenak, kolore falta baizik. Batzuek hiria grisa ikusten dute. Beste batzuk, argiz koloreztatua. Beste batzuek herriko berdea edo argirik gabeko argia (“gizakien argirik gabekoa”, hain zuzen) maite dute, benetako argitasuna argietatik urrutik dagoelakoan.
Baino umore eta egoerak alde batera utzita, ikuslearen menpean egoten jarraitzen dute. Txakurrek ez dituzte ikusten guk ikusten ditugun koloreak; sugeek ere ez, eta saguzarrek are gutxiago… ia itsuak!
Beti galdetu diot neure buruari ea pertsona guztiok kolore berberak ikusten dItugun… suposatzekoa da antzekoak direla, guztion begien anatomia berdintsua izanda. Baino horrek ez du esan nahi ikusten dugun kolorea berdin-berdina denik. Txikitatik hausnartu izan dudana: sagar bat ikusita, aurrean jarrita, nik gorria ikusten dut. Edo hobeto esanda: “gorria” deitzen diodan kolore bat ikusten dut. Baina ezin dut jakin besteek zer ikusten duten… Dudarik gabe besteak gorria dela esango lidakete, horrela ikasi dutelako txikitatik: “sagarraren azala gorria da”. Hala ere, neuk “berdea” deitzen dudana ikusten badute eta “gorria” baderitzote? Nola demontre konturatuko naiz?
Sentimenduekin gauza bera gertatzen da. Denok onartzen dugu sentimenduak badirela (edo horrela izatea gustatuko litzaidake behintzat…). Maitasuna, mina, gogoa, harrokeria, beharra, alaitasuna eta denok ados gaude, oro har, zer egoeratan agertzen diren. Baino ez dago ziur egoterik besteek gauza bera sentitzen duten. Bikote batean batek besteak baino gehiago maitatzen omen du… edo bestea baino sentikorragoa omen da… eta batzuetan ezberdintasun horiengatik arazoak sortzen dira. Desadostasunak deitzen zaie. Egoera baten aurrean desberdin konpontzen gara, batzuetan besteak zer egin duen ulertu gabe (zer sentitu duen ulertu gabe, beste era batera esanda…).
Horregatik koloreak sentimenduak direla pentsatzea gustatzen zait…

10. narrazioa: Abesti bat kantatu ahal dizut?

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.



Paisaia ikusgarriaren erdian herri txiki batean gelditu zen autobusa. Pumamarcan geunden. Argentinako iparraldean Punaren aldea n, Andeen ondoan, dago Pumamarca. Leku turistiko nagusia da ZAZPI KOLOREKO muinoa hortxe dagoelako. Bertakoak “ coyas” diren biztanleak behartsu eta jasankorrak dira, baina oroz gainetik duintasun handia dute.
Autobusetik jaitsi nintzen eta haur coya bat gona gorria jantzita niregarantz etorri zen. Begi handi beltzak zeuzkan. Irribarre handia bere aurpegia argitzen zuela zuen. Orduan berak niri esan zidan: Abesti bat kantatu ahal dizut? Kantatu eta gero nik dirua eman nion. Hala bere abestia trukatu zuen . Ez zuen laguntza eskatu, duintasunekin bere abestia eskaini baizik.
Zazpi Koloreko mendixkan kolore artean bizi zen. Leku ederra da hori, baina babesgabea.
Mineralak geruzatan daudenez Pumamarcako muinoan zazpi kolore daude. Izokin kolorea, morea, gorria, berdea, marroia, horia eta zuria.

9. narrazioa. Mundaka

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.





Txikia nintzenean, amak beti kontatzen zidan bere lurrari buruz, asko gustatzen zitzaidan berak kontatzen zidana. Amak leku asko aipatzen zituen, baina niretzat lekurik zoragarriena Mundaka zen. Argazki batzuk zeuzkan, eta argazkiren bat aukeratu beharko banu, ziur Mundakakoa izango litzateke.
Mundakara joan nintzenean, 23 urterekin, ezin nuen sinetsi, argazkietan baino politagoa zen!! Hain txikia, hain polita denez… ez dakit, bere lurrina, itsasoaren kolorea, amaren hizkuntza arrantzaleen artean entzutea, harrizko gurutzea, jendea… dena zen, eta hori ikustean, poz-pozik egon arren, ez dakit zergatik , baina negar egiten hasi nintzen.
Amaren lagun bat han bizi da eta nik beraren etxean ordu bietan egon behar nuen, baina Mari ezagutu aurretik, Mundakatik bakarrik ibili nahi nuen, orduan goizeko zortzietarako joan nintzen, nire argazki-makinarekin, eta nire amak aipatzen zizkidan txoko guztietan ibili nintzen, bakarrik, saltoka, negarrez eta barrez!!
Nire ustez munduko lekurik politena eta maiteena da.

Zein kolore jarriko niokeen? Urdina, bere gardentasunagatik.

8. narrazioa. Leihotik begira

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.



Arratsalde hartan etxe barruan zegoen euria ari zuelako. Denbora poliki-poliki zihoan, suaren ondoan. Bere deiaren itxaropenean zegoen Nahia. Ez zekien ondo zer gertatu zen, baina zerbait arraroa gertatu zitzaion Mikeli. Egun hartan oso gaizki etorri zen lanetik eta ez zuen nahi ezer esan. Beti bezala elkarrekin afaldu zuten eta gero oheratu ziren. Nahiak bazekien zerbait ez zebilela ondo, baina ez zion ezer galdetu nahi.
Egunak pasa ondoren haien harremana aldatzen hasi zen, urrun zegoen bikotea. Mikelek ez zion deitzen Nahiari, berandu etortzen zen lanetik egunero, ez zuen nahi berarekin afaldu… Azkenean, Mikelek esan zion beste emakume bat zegoela bere bizitzan eta Parisera joango zela bizitzera.
Nahiaren aurpegia negarraz blai geratu zen eta ezin zuen ezer esan. Mikelek bere gauzak gorde zituen maleta batean eta muxu masailarekin masailean musu emanda agurtu zen. Nahia triste egon zen hilabete batzuetan ezin zuelako ahaztu Mikel. Telefonoak jotzen zuenean bere ahotsa entzutea espero zuen Nahiak. Bitartean, bere katuarekin euriari begira egoten zen leihotik, eta maitasuna ulertzen saiatzen zen.

Nire ustez kolore urdina da, niretzat urdina da malenkonia, tristura, lasaitasuna, etab.

20110607

Comechingones etnia



Nire probintzian, bi etnia inportante aipatu ahal ditugu: “Sanavirones” eta “Comechigones”, biak Cordobako mendietan bizi ziren, Cordobako hirugunean, Calamuchita, San Javier , Los Molinos . eta Rio Cuarto gaurko “departamento”-etan.
Rio Cuartoko hegoaldeko mendietan bizi ziren. Comechingonesak. Comechingonesen gizartea sendiz osatutako taldeetan bizi zen. Gehienez ere, hogeita bi familiak osatzen zuten talde bakoitza, eta "cacique" batek zuzentzen zituen.
Bere etxeak erdi lurperatuak eraikitzen zituzten, udan berotik eta neguan hotzetik babesteko.
Etxe hauek handiak ziren eta lau edo bost familia bizi ziren elkarrekin/bizi ziren han bertan.
Herrixka bakoizak bere lantzeko lurra zeukan eta Comechingones-ek elkarteko lanak egiten
zituzten. “Pircas” izeneko harrizko horma baxuak egiten zituzten, beren lurrak eta beste herrixketakoak banatzeko.
Gaur egun, pircas asko aurkitzen ditugu mendietan.
Comechingones-ek barazkiak hazten zituzten: artoa, babarrunak, patatak, kinoa eta manía. Ureztatzeko kanalak eraikitzen zituzten lehorraldian landaketak babesteko.
Coemchingones -en eskortetan hegaztiak, llamak eta alpacak hazten zituzten. Llamen artilea oso inportantea zen beraientzat, arropak egiteko.
Gure arbaso Comechingonesen artean bereizgarri artistiko adierazagarri bat aurkitzen dugu
Mendietan, Cerro Coloradon ,Cordobako iparraldean eta Cerro Inti Huasin Corbobako hegoaldean, bi hirugune piktografiko inportanteenak daude. Historialariek bi sailetan banatu dituzte irudiak:
Batzuk irudi majiko, erlijiosoak ziren; eta besteak Comechingonesen bizimoduari buruzkoak
Comechingonesak gerrara joaten zirenean aurpegiaren erdia zuriz margotzen zuten eta beste erdia gorriz.