Mostrando entradas con la etiqueta Ameriketako zibilizazioak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ameriketako zibilizazioak. Mostrar todas las entradas
20110701
Mapucheak
Mapuche jendearen jatorria Hego Amerikakoa da.
Txileko erdi aldean eta Argentinako zenbait probintziatan (Neuquen, Río Negro eta Buenos Airesko zati batean) sortu ziren.
Mapu=lur
Che=jende
Espainar konkistatzaileak kontinentearen hegoaldera iritsi zirenean, “XVI” mendean, milioi bat Mapuche inguru aurkitu zituzten.
Beren kulturan lurrarekin harreman handia dutela nabari da, adibidez, izenek leku ezberdinak deskribatzen dituzte.
Mapuche jendearen lur nagusia Andesko mendikatea da, Pire-Mapu edo Piren, elurren lurra esan nahi duena.
Mapucheek udazkenean beren erlijio jaiegunetan “Nguillatun edo Kamaruko” egiten dituzte. Hauetan lurrari (Neguenechen) eskerrak ematen dizkiote beren bizitza, familia, klima eta uztarengatik. Izan ere, beren jainko inportanteena da lurra (Neguenechen) .
Gaur egun Mapuche jendea bere lurraldearen erreklamazioa egiten ari da.
Etiquetas:
Ameriketako zibilizazioak
20110609
Bi zibilizazio
Maia zibilizazioa
k.a. 1500 urtean jaio zen, eta k.o. 900 desagertu.
Arkitektura eta zientziarekiko jakin-mina oso harrigarria eta interesgarria zen.
Zibilizazioak 400.000 Km2 zituen, Mexikoa (Yucatán, Campeche, Tabasco, Quintana Roo estatuak) Belizeraino iristen zen.
Klima eta lurra oso desberdinak ziren. Iparraldea harritsua, elkorra eta berotsua zen. Erdialdekoa euritsua. Hegoaldeko, berriz, hotza eta epela, pinudiekin eta altzifrekin.
Gizartean hierarkia oso zorrotza zen. Nekazariak ziren eta bere janari nagusia artoa zen. Gainera gameluak ehizatzen zituzten eta arrantzatzea ere asko gustatzen zitzaien.
Azteka inperioa
Gobernua: monarkia
Hizkuntza: Náhuatl eta beste batzuk.
Erlijioa: politeista
Biztanleak 20.000.000 ziren eta 500,000 Km2 hartu zuten. Hiribua Tenochtitlan zen eta XIV mendean gora egin zuen.
Náhuatl hitz egiten zuten eta ideograma eta “pictigrama”k erabiltzen zituzten idazteko.
Artoa eta tabakoa ziren ereiten zituzten fruitu nagusiak.
Gainera, medikuntza naturalean jardun zuten belarrekin.
Eta, batzuek sakrifizioak egiten zituzten, norbait gaixotzen zenean.
Etiquetas:
Ameriketako zibilizazioak
20110607
Comechingones etnia
Nire probintzian, bi etnia inportante aipatu ahal ditugu: “Sanavirones” eta “Comechigones”, biak Cordobako mendietan bizi ziren, Cordobako hirugunean, Calamuchita, San Javier , Los Molinos . eta Rio Cuarto gaurko “departamento”-etan.
Rio Cuartoko hegoaldeko mendietan bizi ziren. Comechingonesak. Comechingonesen gizartea sendiz osatutako taldeetan bizi zen. Gehienez ere, hogeita bi familiak osatzen zuten talde bakoitza, eta "cacique" batek zuzentzen zituen.
Bere etxeak erdi lurperatuak eraikitzen zituzten, udan berotik eta neguan hotzetik babesteko.
Etxe hauek handiak ziren eta lau edo bost familia bizi ziren elkarrekin/bizi ziren han bertan.
Herrixka bakoizak bere lantzeko lurra zeukan eta Comechingones-ek elkarteko lanak egiten
zituzten. “Pircas” izeneko harrizko horma baxuak egiten zituzten, beren lurrak eta beste herrixketakoak banatzeko.
Gaur egun, pircas asko aurkitzen ditugu mendietan.
Comechingones-ek barazkiak hazten zituzten: artoa, babarrunak, patatak, kinoa eta manía. Ureztatzeko kanalak eraikitzen zituzten lehorraldian landaketak babesteko.
Coemchingones -en eskortetan hegaztiak, llamak eta alpacak hazten zituzten. Llamen artilea oso inportantea zen beraientzat, arropak egiteko.
Gure arbaso Comechingonesen artean bereizgarri artistiko adierazagarri bat aurkitzen dugu
Mendietan, Cerro Coloradon ,Cordobako iparraldean eta Cerro Inti Huasin Corbobako hegoaldean, bi hirugune piktografiko inportanteenak daude. Historialariek bi sailetan banatu dituzte irudiak:
Batzuk irudi majiko, erlijiosoak ziren; eta besteak Comechingonesen bizimoduari buruzkoak
Comechingonesak gerrara joaten zirenean aurpegiaren erdia zuriz margotzen zuten eta beste erdia gorriz.
Etiquetas:
Ameriketako zibilizazioak
Ameriketako zibilizazioak
Lehenengo europarrak Amerikara etorri zirenean, bi zibilizazio handi zeuden “Mundu Berrian”: zibilizazio meso-amerikanoak (aztekak eta maiak) eta zibilizazio andinoak (inkak).
Zibilizazio azteka oraingo Mexikoko lurraldean zegoen, Maiak Erdialdeko Amerikan; Inkak Andeetako mendilerro aldean.
Zibilizazio bakoitza nazio eta tribuen benetako mosaiko batek osatzen zuen.
Gizartearen antolaketa poltiko, ekonomiko aurreratuak zituzten.
Zibilizazio hauek etorkin asiar mongoliarrak zirela teorizatu dute, barne itxuran antza handia baitute.
Zenbait teoriaren arabera, mongoliarrak Asiatik Amerikara pasa ziren Beringo kanaleko izotzetan zehar.
Zibilizazio hauek bizirik iraun zuten, europarrak etorri ziren arte, eta, gero, azkenak sarraskitu egin zituzten, teknologia eta nagusitasun belikoa zeuzkatelako.
Herri hauen kulturala zatitu ahal da hiru arotan: Pre-Klasikoa, Klasikoa eta Post-Klasikoa.
Olmekakoa kultura orozgainekoa zen aro Pre-Klasikoan.
Aro Klasikoan Teotihuakan kultura eta Maia kultura joritu ziren.
Toltekek eta Aztekek, inperio gerrazaleek, aro Post-Klasikoa militarismoz markatu zuten
Zibilizazio Olmekak kristo aurreko 1200tik 200ra iraun zuen.
Zibilizazio hauek jarein zieten kultura oinordeei idazkera hieroglifikoa.
Olmekek egin zituzten tresnak erdialdeko Amerika osoan aurkitu dira.
Tresna horietan herri honek sortu zuen artean elementu zentralak naturismoa eta sinbolismoa direla ikusi ahal da.
Teotihuakan kulturak iraun zuen Kristo ondorengo 1tik 750ra.
Gero han finkatu zen Ertamerikako kulturan eragin handia izango zuen beste kultura bat: Maiak.
Maien zibilizazioa agertu zen Kristo aurreko 1000. urte inguruan, eta iraun zuen Kristo ondoreneko 1697 urtera arte.
Kulturako berezitasun batzuk oso bitxiak ziren, maiek nahiz eta erlijio eta kultura komuna zeuzkaten, ez zuten hiriburu bakarra, ezta gobernatzaile bakarra ere.
Hiri bakoitzak bere burujabetasuna zuen, eta bertan hiriko handikiak, jauntxoak, agintzen zuen.
Erlijioa oso garrantzitsua zen Maientzat eta horrela eraiki zituzten luxuzko tenpluak haien Jainkoentzat.
Toltekek Kristo ondorengo 900-1187 izan zuten izate-data.
Gizarte Toltekoa gerrazalea eta militarista zen; bere garaiko beste herriek baino garatuagoak zituzten artea eta arkitektura.
Aro Post-Klasikoan Toltekek Maien lurraldean eragin handia izan zuten.
Inperio Aztekako hiriburua Tenochtitlan zen, eta mitologiaren arabera, Huitzilopochtliek jainkoak seinalatu zuen zien leku hori.
Mito horren arabera, Jainko horrek agindu zien adoratzaileei aurkitzeko arrano bat kaktus baten gainean suge bat mokoan zuela.
Hori izango zen zeinua eta han eraiki behar zuten hiria. Beraz, mito hau benetakoa balitz, ordura arte nomadak ziren Aztekak Tenochtitlanen finkatu ziren.
Andeetako herriei dagokienez, Inka zibilizazioak eraiki zuen bere hiriburua, Cuzco, Andeeteako mendilerroaren goi ordokian.
Inkek gailentasuna lortu zuten eta ondoko herrialdeak konkistatu zituzten.
Haiek administrazio eragingarritasun handia zuten eta probintzia asko gobernatu zuten.
Inkak eskulangile handiak ziren eta urrezko, zilarrezko eta kobrezko gauza asko egin zituzten.

Inkak
1450ean hasi zen Inka inperioa.
Inkak erromatar gizartearekin konparatzen dira. Inkek hegoaldeko Amerikaren alde oso handi bat menperatu zuten. Bide bakoitzean mezulariak edo “txaskis” zeuden, mezuak Eraginkortasun harrigarriz eramateko. Bide hauek inken arrakastari lagundu zioten.
Gobernua oso antolatua eta eraginkorra zen. Nahiz eta inkek idazte sistemarik ez zuten, kontu metodo bat eta artxiboa zuten “quipu” deitua.
Inkak igeltsero onak ziren. Harria zen Inken egiturak eraikitzeko material garrantzitsuena.
Harriarekiko errespetu honek eta haren botereak eraikuntza izugarri garatzera eraman zituen. Eraikin ikusgarriak egin zituzten, Machu Picchu, Sacsahuamanen, besteak beste.
Honetaz gain, Inkak ureztatze-sistemetan adituak ziren, eta izugarri ondo antolatu zuten nekazaritza.
Nahiz eta inka inperio handi eta aurreratua izan, gutxi iraun zuen.
Etiquetas:
Ameriketako zibilizazioak
20110606
Onak (Onas)
“Selknam”ak edo Onak Karubinka irlako kostaldean bizi ziren, eta barrura ere joan-etorria egin zuten. Ona “Yagan”en hitza da eta Selknam “Tehuelche”ena da. Gaur egun Karubinka irla Tierra del Fuego da. Ibiltari lehortarrak ziren, ehiztariak eta janari-biltzaileak.
Altuak ziren, 1.80m eta gihartsuak.
Orain dela hamar mila urte, Tierra del Fuego irla bihurtu aurretik, lehenengo Selk’namak Patagoniako hegotik iritsi ziren,
“Haush”ekin eta bi piraguak erabiltzen zituzten bi herrirekin (“Kawésqar”ekin edo “Alacaluf”ekin eta “Yagan”ekin) konpartitu zuten irla.
Elkarte txikiek osatu zuten talde hau. Gutxi gorabehera hogei lagunekoak. Bi familiak edo gehiagok osatzen zuten elkartea. Ez zuten ez bururik, ez kazikerik
Klan bakoitzak bizi ziren lurraldean haruwenh bat zuen.
Haruwenh ehiza lurraldea zen. Haruwenh-ek gure lurra esan nahi zuen.
Erlijio-kizunean, tribuen agureek betebehar garrantzitsuak egiten zituzten, eta aztien eskuan zeuden erritualak. Xamanak ziren “Kon”ek ehiztariei laguntzen zien eta gaixotasunak ere sendatzen zituzten. Bere boterea xaman hilen arimetatik zetorrela uste zuten
Monogamoak ziren,baina batzuk poligamia egiten hasi ziren. Oso arrunta zen bi edo ahizpa gehiagorekin ezkontzea
edo bere alargunarekin eta bere alabarekin . “Levirato”a ere praktikatzen zuen; hau da, anaiaren alarguna jaraunsten zuten.
Hashen sinesten zuten. Deabrua zen Hashek zuhaitz lehorra sinbolizatzen zuen eta beste batzuk. Zauriak sendatzen zituzten espiritu onberak ere existitzen zirela uste zuten. Temáukelek munduko ordena zaintzen zuela pentsatzen zuten. Onaken ustez, “Kenos”ek sortu zuen mundua.
Hilak larruz estali ondoren, putzu batean lurperatzen zituzten. Gainera euren etxeak erretzen zituzten.
Selk´nam hizkuntza Chon familiakoa zen. “ Chon”ek jende esan nahi zuen. Eta beste hitz batzuk ziren:
• Eguzkia: Kré / kran
• Ilargia: Kréen / krä
• Gaua: Kauk'n
• Eguna: Kerren
• Gizona: C'ón / Chohn
• Emakume: Naa / Nah
• Bat: Sós
• Bi: Sôki
• Hiru: Sauki
• Lau: Koni-sôki
• Bost: Kismarey
Kawi izendatu zituzten bi etxe mota eraikitzen zituzten: bata erdizirkularra eta bestea kono-formako. Makilez eta animalia-larruz eraikitzen zituzten.
Biluzik zebiltzan. Hotzetik eta euritik babesteko erabiltzen zuten guanaco- larruzko gainjantzi luze bat (chonkoli). Mokasinak erabiltzen zituzten, eta euren gorputzak margotzen zituzten.
Hegaztiak, “guanaco”ak eta azeri mota den “cururo”ak ziren bere elikadura. Itsasoko produktuak biltzen zituzten, itsaskiak adibidez,
bale hondarraldiak eta basa-fruta –calafate eta chaura¬–, lurra landu gabe.
Janaria lortzea gizonaren lana zen, eta emakumeek etxea zaintzen zuten.
Lanabesak sortzen zituzten, harrizkoak, hezurrezkoak eta egurrezkoak.
Arma nagusia uztaia eta gezia ziren. Habaila eta arpoia ere erabiltzen ziren.
Sua pizten zuten sukarrekin, guancoren paletarekin edota itsas-otsoen hezurrekin.
Azken onaren legenda
Azken onari buruz entzun nuen ipuina kontatu nahi dizuet.
“Ona”-k edo “Selk`man”-ak Txileko eta Argentinako “Tierra del fuego ” bizi ziren.
Beren bizimodua izugarri berezia zen, familia guztia euren kanoaren barruan bizi
zelako. Kanoa etxea, tenplua eta tresna zen eurentzat. Euren kanoak itsaso
lehoiaren larruarekin egiten zituzten baita euren arropak ere. “Tierra del Fuego”
ko egunaldia oso hotza da, baina euren arropa bakarra “taparrabo”a zen
Horregatik, Espainakoak iritsi zirenean, arropa txukuna janztera behartu zituzten
Honela, Onak gaixotzen hasi ziren, izan ere, berezko defentsak galdu zituzten,
janzten hasi zirenean. Gero sifiliak eta alkoholak triskantza eragin zuen.
Onen ustez, itsasoan hildakoak bizi ziren uharte bat zegoen, eta honi buruzko legenda bat dago: Azken ona emakumea zen, eta zahartu zenean bere burua bakarrik ikusi zuen: bakarrik zegoen bere hizkuntzarekin, bere erlijioarekin, bere bizimoduarekin. Beraz, kanoa bat egin zuen, arbasoek egiten zutena bezalakoa, eta itsasoan sartu zen hilen uhartera joateko.
Geroztik, inork ez omen zuen berriro ikusi, baina nik han gelditu zela uste dut.
Etiquetas:
Ameriketako zibilizazioak
Huarpeak (los Huarpes)
Huarpeak Cuyon (Mendoza, San Juan eta San Luis), hirugarren mendetik bizi ziren. Jachal ibaitik (San Juanen) Diamante ibaiara (Mendozan). Hamaseigarren mendean 100.000 biztanle ziren.
Hamabosgarren mendean inkak menderatu zituzten, eta Huarpeek beren ohiturak hartu zituzten, adibidez jantziak eta ereiteko modua, baina praktika oso errotuak mantendu zituzten, adibidez ehiza eta arrantza.
Arrantza egiteko totorako baltsak erabiltzen zituzten. Baltsa horiek totorarekin (totora: landare bat da) pakete loturatutan egiten zituzten.
Ehiza –metodoa “nekegatik” (POR CANSANCIO???) zen. Animaliak, guanakoak ala ñanduak, bi edo hiru egunez segitzen zituzten eta, azkenean, animaliak, nekatuta, ezin izaten zuen saihestu harrapatua izatea.
Huarpeak ibaietatik hurbil bizi ziren eta ibaiaren ura landatzeko aprobetxatzen zuten. Gainera, ereiteko leku onenak ezagutzen zituzten.
Mantenua ematen zien zuhaitza algarroboa zen
Bere hazierekin irina egiten zuten, eta edari bat ere bai: “aloja”.
Jainko askotan sinesten zuten. Jainko nagusia “Hunuc Huar” zen, baina ilargia, ibaiak eta eguzkia gurtzen dituzte ( orain ere bai). Oraindik, hiltzen direnean, burua Andeetarantz begira dutela ehorzten dituzte.
Mendozako iparraldean, Lavallen, komunitate huarpe batzuk bizi direla esan behar dut, eta haiek bere eskubideen alde beti borroka egiten dute.
Etiquetas:
Ameriketako zibilizazioak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)