20101213

1981eko zenbait efemeride


Ni 1981 urtean jaio nintzen eta ez dut gogoratzen zer egiten nuen. Esaten dute lehenaldi guztia hobea izan zela eta Interneten begiratu dut. 1981ean honako hau gertatu zela ikusi dut:

  • Espazioari jaurti zuten Columbia transbordadorea.
  • HIESaren (SIDA) berri eman zen.
  • IBM-ek lehen PCa (personal computer) kaleratu zuen, MS DOS sistema eragilerekin.
  • Steven Spielbergek bere filmografiako filmik arrakastatsuena zuzendu zuen: « En busca del arca perdida”
  • Espainian “dibortzio legea” onartu zen, eta Ingalaterran Carlos eta Dianaren arteko ezkontza erreala ospatu zen.
  • Ingalaterran, Peter Sutcliffe atxilotu zuten hamahiru pertsona erailtzeagatik. Yorkshireko destripatzailea izenez ezaguna egin zen.
  • Grezia Europako Batasunean sartu zen.
  • Sei tiro egion zizkioten Ronal Reagani, Juan Pablo II ere larriki zauritu zute, bala-tiroz, San Pedro plazan.

Euskal Etxeak 20 urte egin ditu


Ostiralean abenduaren 3a da , eta egun hori aukeratu genuen gure euskal etxearen 20. urtemuga ospatzeko.
Orain dela 20 urte euskaldun jatorriko lagun batzuk bildu eta Coronel Pringleseko Euskal Etxea sortu genuen eta oso pozik gaude.
Ni orain euskal etxeko lehendakaria naiz eta ospakizuna
antolatu behar nuen.
Lehenengo zazpietako meza entzutera joango ginen.
Ernesto Mendiondo parroko jaunak meza eman zuen eta
“aita gurea” euskaraz gure koruak kantatu zuen.
Gero denok etxera joan ginen. Han apaizak lehen batzordea omentzeko plaka bat bedeinkatu zuen. Era berean, etxeko patioan
Gernikako arbolaren kimu bat landatu genuen eta koruak Gernikako arbola kantatu zuen. Azkenik, bideo bat ikusi genuen, etxearen historia laburbiltzen zuena, eta topa egin genuen.
Ostiralean abenduaren 3a da , eta egun hori aukeratu genuen gure euskal etxearen 20. urtemuga ospatzeko.
Orain dela 20 urte euskaldun jatorriko lagun batzuk bildu eta Coronel Pringleseko Euskal Etxea sortu genuen eta oso pozik gaude.
Ni orain euskal etxeko lehendakaria naiz eta ospakizuna
antolatu behar nuen.
Lehenengo zazpietako meza entzutera joango ginen.
Ernesto Mendiondo parroko jaunak meza eman zuen eta
“aita gurea” euskaraz gure koruak kantatu zuen.
Gero denok etxera joan ginen. Han apaizak lehen batzordea omentzeko plaka bat bedeinkatu zuen. Era berean, etxeko patioan
Gernikako arbolaren kimu bat landatu genuen eta koruak Gernikako arbola kantatu zuen. Azkenik, bideo bat ikusi genuen, etxearen historia laburbiltzen zuena, eta topa egin genuen.

Familia eta nire Kroazia maitea



Mmmm 1984 urtean jaio nintzela!! Orduan 1981 urtean non nengoen??? aitaren zati batean eta nire amaren bestean jajjaa!!! Bueno baina nire familia nolakoa zen kontatuko dizut, 1981 urtean 6 ziren: aita, ama, nire arreba eta nire 3 anaiak. Umetxoa zen Mauricio Xabierrek 1981 urtean 2 urte zituen, Alexis Karlosek 4, Koldok 6 eta Laurak 7. Bai nire familia handia zen eta gero, nirekin, handiagoa.
Nire aita 1981 urtean oso gaztea zen, 39 urte zituen eta lan egiten zuen ( orain dela 10 urte erretiratu dago) eta ama gazte-gaztea, 29 urtekoa. Bai 29 urtere eta lau seme-alaba!!! Bai beste garai bat zen eta familiak handiagoak izaten ziren. Umeek kaleetan jolasten zuten.
Nire ustez bizitza orain baino osasuntsuagoa zen, eta bizitza bakunagoa xumeagoa. Ezin dut esan hobea zenik, baina lasaiagoa zela uste dut.


Kroazia txapeldun
Ez dakit orain dela 25 urte nolakoa zen!! Jaio berria nintzelako, baina nire esperientzia kontatuko dut: bueno lehen-lehenik. Atari-a lehen konsola izan zen, ez nuen ataririk oso txikia nintzelako, baina hau da nire lehen oroitzea, gero txikitan, eskolan, lagunaren etxera joaten nintzen nintendo-an jolastera, wau ze oroitzapena!! World cup jokoa, jajjaa jokalari buruhandiak ziren eta grafika txarrena, baina garai hartan primerakoa zen!!

Oso jostagarria zen, gero Super nintendo, baina urrats handia izan zen Play Station –a , beti lizeora joan ondoren jolastera joaten ginen, Winning eleven 2, Winning eleven series ( gero Wining eleven 3, 4, 5, Pro evolution star soccer, etb) FIFA Joku ofiziala baino hobeak ziren eta dira, ez ziren ofizialak ( orduan jokolarien izena aldatu behar izan zuten, adibidez, Shevchenko= Shevchenkovi, Pagliuca= Paliuca, Ronaldo= Romualdo) baina grafikoak eta jokatzeko modua hobeak ziren ( eta dira) , futbol-jokoak asko gustatzen zitzazkidan, nire taldea KROAZIA izaten zen, bere kamiseta gustatzen zitzaidalako eta baita bere jokoa ere.

Hirugarrenak 1998 urtean, nire defentsa oso ona zen eta kontraeraso batean beti gola sartzen nuen, ez gol-arekin, golazo batekin jjaja. Beti irabazi egiten nuen. Nire lagunek Kroziarekin jokatzea debekatu zidaten, inoiz ez zutelako irabazten haiek.


Mundialitoko poza


Orain dela 30 urte, 1980 bukaeran, azaroaren 30ean, militarren diktadurapean bizi ginen Uruguain. Militarren diktadurak bere egoera legeztatu nahi zuen eta horretarako Konstituzioa aldatu behar zuen. Konstituzio berria idatzi zuten eta irabaziko zutela ziur zeudelako, plebiszitua antolatu zuten. Alderdi politikoak eta bilerak debekatuta zeuden eta irratian, telebistan eta egunkarietan BAIezkoaren aldeko propaganda bakarrik zegoen.

Nolanahi, kaletan, lanean, jaietan, kontra hitz egiten genuen. Telebistan programa bat bakarrik zegoen, bi politikarik parte hartu zuten eta lehen aldiz diktaduraren kontra hitz egin ahal izan zen.
Azkenean, igandea, plebiszito eguna heldu zen, eta gogoratzen dut boto emateko errenkan geundela, eta Ezezkoaren alde ahopean hitz egiten genuen. … Oso zaila zen baina diktadura irabazteko ilusio handia geneukan. Oso egun lasaia izan zen hura eta gauean emaitzak ematea atzeratu zuten, Baiezkoaren aldeko emaitzak bakarrik ematen zituzten ia bukaera arte. Azkenean, emaitza guztiak ematen hasi ziren eta gu konturatu ginen ezezkoak irabazi zuela.
Gau hartan ezin izan genuen ospatu. Baiezkoa ospatzeko baimena bakarrik eman zuten.
Gau hartan jaia ez zegoen kaleetan, gure bihotzetan baizik.

Hilabete geroago, 1980 bukaeran eta 1981 hasieran, diktadurak antolatu zuen futbol txapelketa bat, “Mundialitoa”, Uruguaiko lehenengo Mundu Txapelketaren 50 urteurrena ospatzeko , eta bere erregimena zuritzeko, legalizatzeko.
Mundialitoan munduko txapeldunek bakarrik hartu zuten parte eta Uruguaiak irabazi egin zuen. Jai handia piztu zen kaleetan, herrietan, Uruguai osoan. Urtarrilean egin zuen jendea.

Ni ez nengoen Montebideon, Brasilera joan nintzen lagun erbesteratuak bisitatzera.
Duela urte batzuk zinemara joan nintzen, gauza hauek kontatzen dituen “Mundialito” filma ikustera. Azkenean, 30 urte ondoren, nire herrian ospatu ahal izan nuen.

Onak eta txarrak

1981 urtean

Ez dut zehazki gogoratzen zer egiten nuen 1981 urtean eta are gutxiago non nengoen, urtebete besterik ez nuen eta. Rio Cuarton egongo nintzen, gurasoekin eta arrebekin, etxean. Ez dakit zer egiten nuen, umeek egiten dituzten gauzak egingo nituela pentsatzen dut. Gurasoek kontatu zidatenez, arreben “jostailu berezia” nintzen ni, baina, ez dut nahi hori imajinatu, horretaz pentsatzeak ni izutzen bainau.



1985

Urtero bezala, gauza asko gertatu ziren 1985 urtean, eta, zail samarra izango litzateke urte horretako gertaera guztiak kontatzea; dena dela, garrantzitsuenak kontatuko dizkizuet.
1985. urtean bost urte nituen nik, horregatik, zz naiz gogoratzen zer gertatu zen
Interneten bilatu eta albiste asko aurkitu dut urte horretaz. Horietako batzuk oso garrantzitsuak eta munduan ezagunak dira; beste batzuk, berriz, ez hainbeste. Beraz, bi aukeratu ditut kontatzeko; bata da Mexicoko lurrikara, eta, bestea Racing Club-en lehenengo mailara itzultzea.:


Mexicoko lurrikara
1985eko irailaren 19an gertatutako lurrikara oso izugarria izan zen Mexikon, eta kalte handiak eragin zituelako.

Goizeko zazpiak eta hemeretzian hasi eta bi minutu geroago amaitu zen. Hurrengo egunean, irailaren 20an, erreplika batek herria berriro astindu zuen, arratsaldeko zortziak hogeita bi gutxitan.

Sekula ez da zehazki jakingo zenbat pertsona hil ziren, Mexicoko gobernuak inposatu zuen zentsuragatik. Hasieran, Mexicoko presidenteak ez zuen nazioarteko laguntza onartu, baina, gero eta egoera larriagoan zeudela konturatu eta onartu zuen laguntza.
Gobernuaren arabera hamar mila bat pertsona hil ziren, hala ere, urte batzuk geroago 35 mila pertsona hil zirela adierazi zuten.




Racing Club-en itzulera
1985 oso urte garrantzitsua izan zen Racing Club-en historian, lehenengo mailara itzuli zen eta.
Urte hartan, Horacio Attadia, Walter Fernandez, Miguel Angel Colombati eta Nestor Sicher fitxatu zituen Racing Club-ek, besteak beste. Lehenengo mailarako bidea ez zen hain erraza izan, baina, hor zegoen “Racing saiatua”, jo eta ke.
Ez zen ondo hasi, eta, lehenengo bost partidak galdu ondoren, entrenatzaileak bere kargua uztea erabaki zuen. Bizpahiru bitarteko entrenatzaile pasatu ziren eta azkenik, Alfio Basile iritsi zen “La Academia”-ra.
Hala ere, Rosario Central-ek irabazi zuen tituloa eta Racing-ek bigarren rondan jokatu behar izan zuen. Abenduaren 28an, River Plate-ren estadioan, Villa Crespoko taldearen aurka jokatu eta lehenengo mailara itzultzea lortu zuen.


Yoga eta ikuskizun politak


Ni 1981 urtean Argentinan nengoen, eta gauza asko egiten nuen.
Ni orain dela hogeita bederatzi urte, yoga praktikatzen hasi nintzen, hura gertatu zenetik nire biziaren kalitatea hobetu egin da.
Gogoratzen naiz aurten direla 29 urte Buenos Aireseko Velez Sarsfield estadioan Queen taldeak errezitala eman zuela.
Gogoratzen naiz orain dela 29 urte “Alladin” ikuskaria ikusi nuela. Izotz gaineko ikuskari honetan Persiako kultura birsortzen zuten. Teknikoki oso zaila zen, baina merezi zuen: zoragarria zen.
Urte honetan gauza gehiago pasatu ziren, baina hauek gogoratzen ditut, oso politak izan ziren eta.

Cordobara


Bueno ni 1981ean txikia nintzen, ni jaio nintzen 1980ko amaieran, 1980ko abenduan jaio nintzen, orduan ez dut gogoratzen zer egiten nuen 1981 urtean, umeen gauzak egingo nituela pentsatzen dut,
jokoak etab!! Nire lehenengo pausoak 1981ko bukaeran eman nituen, eta 1982ko hasieran esan nituen nire lehenengo hitzak ere bai.

Nire amak kontatu dit 1981en Cordobara joan nintzela (nire gurasoekin, noski, ez zen posible bakarrik joatea, txikia nintzelako).
Osaba bisitatzera joan ginen Cordobara. Garai hartan nire osaba (aitaren partez) Argentinan bizi zen. Eta bueno hori bakarrik gogoratzen dut 1981i buruz!!