20101115

Munduan zehar


Hiri txiki batean Miren eta Mikel beti elkarrekin zebiltzan. Ibilaldi luzeak egiten zituzten. Arratsaldero ibai ondoan eserita egoten ziren eta elkarrekin hitz egiten zuten.

Hiritar guztiek “ lagun-minak dira” esaten zuten, baina haiek bihotza berean zekiten maitasun handia sentitzen zutela.

Egun batean Mikelek Mireni esaten zion “ Zuk niri lagunduko bazenit munduan zehar ibiltzera joango nintzateke, eta oso zoriontsua izango nintzateke.

Mirenek negarrez erantzun zion:

”Batek daki! Munduan ibiltzera, ez, ez… baina zu itzuliko ez bazina, ni beti triste bizi izango nintzateke”

Mirenek Mikeli musu eman zion eta etxera joan zen.

Loreak eskuan


Istorio hau egia da. Orain dela urte asko, udaberri batean, Maria gurasoen etxetik atera zen ikastetxera, egunero bezala,, andereñoa baitzen.

Baina egun hartan bere bidea aldatzea erabaki zuen.

Bidez bide loreak erosi zituen eta, kale bat zeharkatu ondoren, asko gustatzen zitzaion gizon batekin topatu zen. Ikastetxetaraino elkarrekin joan ziren, kontu-kontari.

Hilabete batzuk geroago, ezkondu egin ziren.

Urte hartatik aurrera, hil zen arte, urtero Mariak bide bera egiten zuen, udaberriko egun berean, loreak eskuan.

Camila O´gorman


Brasilera joan balira, oso ondo salbatuko ziren. Baina, Entre Riosen gelditu ziren. Itxaropena zuten bitartean gauzak konponduko zirela. Baina, Juan Manuel de Rosasek harrapatzeko agindu zuen.

Nahiz eta Camila haurdun zegoen , Rosasek gazte haiei biei

heriotza zigorra jarri zien, eta, epaia etorri zenean, berehala hil zituzten.

Bi maitale, bi lehendakari


La Platan ezagutu zuten elkar Zuzenbidea ikasten ari zirela. Cristina La Platan jaio zen eta Nestor Patagonian. Oso gazteak ziren biak eta emakumea oso gazte ederra. Berehala maitemindu ziren eta sei hilabete geroago ezkondu ziren. Biak militante politikoak ziren. Ikasketak bukatuko ondoren, Patagoniara joan ziren bizitzera.

Memento hartan Estatu-kolpe hasi zen Argentinan. Militarrek, errepresio basatia egotzi zuten bizilagunen kontra eta Nestor eta Cristina espetxean sartu zituzten. Bizirik irautea lortu zuten. Espetxetik atera zirenean, bi haur izan zituzten, eta beren karrera politikoa hasi zuten.

Kargu asko hartu zituzten eta azkenean biak Argentinako lehendakari izan ziren. Bizitza osoan elkarrekin izan ziren.

Orain dela bi urte kanpoko jendearen kontrako borroka galdu zuten, porrot handia izan zen.

Errepublikako presidentea Cristina zela, ekitaldi politiko

batean jendetzaren aurrean, munduren aurrean, Nestorrek besarkada eman zion eta esan zuen: Asko maite zaitut! (Arraroa da esaldia, baina esan esan zuen “Te amo mucho”).

2010eko urriaren 27an Nestor hil zen.

Ezagutuz gero, heriotzak bakarrik banandu ditu.

20101108

Brasilgo independentzia


1801ean Napoleonek berrasi zuen borroka Ingalaterraren kontra eta Espainia konbentzitu zuen Portugal erasotzeko, Ingalaterrraren aliatua zelako.

João VI errege portugaldarrak hitz eman zion Napoleoni portuak itxiko zizkiola Ingalaterrari. Baina, Portugal eta Ingalaterrako ekonomiak elkarturik bizi ziren eta Dom João debora irabazten saiatu zen.

1806an, ordea, Napoleonek ultimatuma eman zion: Ingalatarrari portuak itxi ezean, Frantziak Portugal inbadituko zuen.

1807an, D. João VI-ak erabaki gogor bat hartu zuen: Portugalgo Gortea Brasilera transferitu zuen eta gatibu hartzea saihestu zuen. Helburu bikoitza zuen jokaldiak: Portugalek Brasil menperatzen jarraitzea eta Napoleonen ultimatuniri iskin egitea.

Urte batzuetan Portugalek jarraitu zuen hemen agintzen, baina, azkenean, Inglaterraren menpe egoteak kalte egin zion bere ekonomiari, eta Brasilek independentzia lortu zuen.

Don Pedro I-ak, João VI-ren semeak, “Grito de Ipiranga” eman zuen eta Brasil Inperio autonomoa izan zen.

Gero Brasil Errepublika bihurtu zen eta Lehenengo Presidentea Deodoro da Fonseca izan zen.

Limaren eta Montevideoren sorrera

Limaren sorrera

1535ean, Don Francisco Pizarrok Lima eraiki zuen zeremonia xume batean bere soldaduek, esklaboek eta kurioso batzuek inguratuta. Hasieran, “Ciudad de los Reyes izana jarri zioten.

XVII mendean, Lima salmenta sare zabal baten zentro izan zen, baina lurrikarak eta pirateriak mehatxua.

XVIII mendean ekonomia txikiagotu egin zen Bourbon eraberritzeagatik.

Limatarrek paper anbiguo bat izan zuten Peruren independentziaren prozesuan. Limak indar errealisten eta abertzaleen bien erasoak jasan behar izan zituen

Emantzipazioaren ondoren, Lima Peruko errepublikaren hiriburua izatera pasa zen.

XIX mendean, "Pacificoko Gerra" izan zen Txilerekin. Gerraren ondoren, hedapen demografiko handia izan zen eta hiria erabat berritu zen.

1940 urtean Peruko Andeetatik etorritako immigrazio handia jaso zuen.



Montevideoren sorrera

NIre herria, Uruguai, gaztea da, bere hiriburua, Montevideo, 1726-an Bruno Mauricio de Zabala-k sortu zuen, San Felipe y Santiago de Montevideo Gaztelako erregearen izenean, Zabala Durangokoa zen, horregatik, gaur egun enparantza bat dago Montevideon, eta enparantza hori deitzen da “Plaza Zabala” eta enparantzako enparantzaren ingurabide deitzen da “Circunvalación Durango”.
Zergatik Montevideo, beno historio hori ez da argi, eta hipotesi asko daude izenaren jatorriaz.
Denek Fernando Magallanesen konpasontziarekin dute zerikusia.

Hipotesi bat da Fransisco de Albok (Magallanesen marinela) idatzi zuela konpasontzian “Mendi bat ikusi dugu, kapela bezalakoa eta Montevidi izena jarri diogu”.
Beste hipotesia da norbaitek idatzi zuela konpasontzian “Monte-VI-D-E-O”.' (MONTE VI De Este a Oeste) (Seigarren Mendia ekialdetik Mendebaldera), etab.
Montevideo hiri gaztea da, baina historio asko dauzka, adibidez 1807en Ingeleseb flota iritsi zen Rio de la Platara, eta ingelesen gudarostea sartu zen Montevideora, eta hamar hilabetez Montevideo Ingelesen inperioaren parte izan zen (Ingelesen komandanteak ziren Jeneral Samuel Auchmuty eta Almirante Charles Stirling).
Britanikoek sortu zituzten Montevideoko lehen enpresak; adibidez Uruguayko lehen egunkaria Ingelesek argitaratu zuten eta deitzen zen “The Southern Star” (Gaztelaniaz “La Estrella del Sur”, euskaraz “Hegoaldeko Izarra”).



San Martin eta Andesko gudarostea


Jose de San Martin Argentinan jaio zen 1778an, baina zazpi urte bete zituenetik Espainian bizi zian zen. Han amaitu zituen ikasketa militarrak eta gudarostean egon zen. Berak 34 urte zituenean, Argentinara itzultzea erabaki, Amerikako independentzian laguntzeko asmoz.

San Martinen planari esker Argentinak eta Amerikako beste herri batzuek independentzia lortu zuten. Espainarrak de la Plata ibaiatik, Alto Perutik eta Txiletik zelatan zeuden. San Martinen arabera, modu bakarra zegoen Amerikatik botatzeko: Gudarosteak Txiletik eta ondoren Perutik eraso eginez gero, gatazka irabaziko zuen. Lehenik San Martin Cuyo aldeko gobernari izendatu zuten.

Han bi urte betez gudarostea prestatu zuen. Iskuilak egin zituzten, tailerrak oso fraide kementsu batek zuzendu zituen. Emakumeek arropak eta uniformeak egiten zituzten; San Martinen emaztegaiak, besteak beste. Guztiak prest zeudenean, Andesko mendikatea zeharkatu beharko zuen gudarosteak. Hamasei egun behar izan zuen Txilera iristeko. San Martinen ustez, Andeak gurutzatzea etsaiei aurre egitea baino zailagoa izan zen.

Txilen, bi bataila irabazi zizkien errealistei. Hortik, bere helburu nagusia zen Perura itsasoz joatea. San Martin Valparaisotik abiatu zen flota batekin. Perun tropak lehorreratu ziren eta ez zen zaila izan herri horiek menderatzea.

Ez zituen onartu golardatuak eta kanpaina askatzaile luzetik iritsi baino lehen, bere emaztea hil zen. Bere alaba txikiarekin Europara joatea erabaki zuen. Frantzian bizi izan zen, 1805 urtean hil arte

*Cuyo: Hiru probintziak Mendoza, San Luis eta San Juan dira.