20090529
Lasaitasun bila dabiltzanentzat
Elefanteen garapena
Zaindu baleak
38. saioan iragarkiei buruz hitz egin genuen. Azken lanean gustuko iragarki bat deskribatu genuen. Hona hemen aukeratu genuen iragarki bat:
Balea ehizaren kontrako iragarkia. Greenpeacerena da.
Zaindu zure etxea
Honek gure kontzientzia ekologikoa piztu nahi du. Gure etxea zaindu behar digula gogoratu nahi digu.
Gargardoa edanez gero
38. saioan iragarkiei buruz hitz egin genuen. Azken lanean gustuko iragarki bat deskribatu genuen. Hona hemen aukeratu genuen iragarki bat:
Iragarki honetan garagardoaren onurak ezagutuko ditugu.
Ferneta edanez gero
Estatistika ikerketa xumea egingo dute hamar lagunek.
Autoan
Autoak saltzeko egin zuten eta bertan kotxeak izugarri gustatzen zaizkion gizon bat ikusiko dugu.
20090513
Galizia eta Astturiastik Uruguara

Nire amona Teresa Uruguaikoa zen eta bere familiarekin bizi ziren Montevideon. Bere gurasoak Galiziatik, La Coruñatik eta Valdoviñotik etorri ziren eta hemen geratu ziren. Bost seme-alaba eduki zuten eta guztiak bizi ziren etxe handi handi batean Miguelete kalean. esnetegia eduki zuen eta Espainako emplegatuak zituzten.
Nire aitona Ismael, Oviedotik etorri zen umea zenean. Asturiasen bizi izan zen eta zortzi urte zituenean bakarrik etorri zen Uruguaira itsasontzi batean. Hasieran Tacuarembo-n lan egiten zuen eta nire amona ezagutzean, bere aitaginarrebak okindegia erosi zuen eta han hasi zen lan egiten. Lan asko egin zuen nire aitonak: lehenengo ileapaintzailea izan zen, gero zerbitzaria eta ondoren hoteleko emplegatua. Nire amonarekin elkartu zenean okindegian lan egiten zuen. Nik ez nuen ezagutu okindegia, jaio nintzenean jubilatuta zegoen aitona.
Leku askotatik
Nire arabasoak etorri ziren Ameriketara zenbait lekutatik; adibidez Nafarroa, Andaluzia, Italia eta beste leku batzuetatik.
Euskal Herriko nire arbasoak Nafarroakoak ziren; bi herritatik etorri ziren. Zabalza eta Zubiri deitzen dira herriak, Iruñaren ondoan daude. Lehenengoa Jacinto Zabalza y Zubiri deitzen zen eta etorri zen Uruguaira hemeretzigarren mendearen azkenean. Ez dakit nolakoa zen bere bidaia, baina oso luzea eta gogorra zela uste dut.
Nire Amona etorri zen Uruguaira 1935ean Andaluziatik. Fiñana deitzen da bere herria, Fiñana Granadaren ondoan dago. Uruguaira etorri baino lehen Brasilen izan zen, eta han gelditu ziren bere lehenengusuak.
Mila ofizio

Hau da nire familiaren historia, bueno laburpen bat..
Nire Birraitona Mutrikukoa zen, portu txiki bat , Gipuzkoan. Eta Amerikara joan nahi zuen, han egoera oso zaila zen, eta hemen Txilen familia zuen. Bidazti- ontzian etorri zen euskaldun gehiagorekin. Bidaia luzea delako, Montevideon eta Buenos Airesen gelditu eta nire birraitona eta besteak Valparaison jaitsi ziren 1887an. Hemen jaio zen nire aitona 1903an, baina, birraitonak oso izaera gogorra zuen eta aitonak ere bai; orduan eztabaida baten ondoren, etxetik irten zen aitona eta ez ziren berriro gehiago elkartu.
Nire aitak ez zuen ezagutu nire birraitona baina bere izena du, Luis (edo Koldo).
Nire aitonaren bizitza oso gogorra izan zen , gurasoen etxetik kanpo lan asko egin zuen eta desberdinak, Hegoaldean edo Iparraldean , argazkilaria edo herriz herriko saltzailea, beti gauza asko zuen, batzuetan diru asko zuen eta batzuetan dirurik gabe, baina beti lan egiten zuen, eta oroitzapen hori dut ...
Aitona
Nire aitona Jose Antonio Estensoro Loinaz da, eta Francisca Urretavizcaya Aguerre bere emaztea, nire amona da.
Aitona Olaberrian jaio zen (l880). Euskal Herritik Argentinara etorri zen (l897). Lana lortu zuenean joan ziren Argentinara: peoi esnezale lan egin eta Euskal Herrira itzuli zen. Zertarako? Bere anaiak ekartzeko.
La Platan, Chacabucon, Juninen, eta 25 de Mayon lan egin zuen. Eta, azkenik, Saladillon soroa erosi zuen.
Bitartean, familia eratu zuen. Bost seme-alaba izan zituen.
Nik ez nuen ezagutu, baina hemen ondo zegoela eta pertsona langile, solidario eta zintzoa zela entzun dut.
Artzain irakurlea
Eguneroko errosarioa, oroitzapenak eta lanak
1910 urtean nire aitona eta nire amona Euskal Herritik Argentinara iritsi ziren.
Lurrunontzi, bapore batean, bidaia egin zuten. Gainera bidaia luze eta oso zaila izan zuten, erosotasunik gabe.
Lehen Buenos Airesen bizi ziren, eta gero landazabalera joan ziren.
Nire aitona esne-saltzailea zen. Egunero, goizean behiak jezten zituen.
Jetzi ondoren herrira joaten zen, esnea saltzera.
Lanean asko jasan zuen, euria eta oso negu latzak. Beti izarpean egoten zen.
Nire amonak egunero seietan arrosario esaten zuen. Euskaraz otoitza xuxurlatzen zuen. Nik txikia nintzenean entzun nahi izaten nuen.
Guk amonarekin bere dantzak eta bere abestiak egiten genituen.
Nire gurasoek, bere lekuak, jaiak, ohiturak... beti gogoratzen zituzten.
Euskal Herrira ez ziren inoiz itzuli.
18 seme-alaba

Nire aitona, amaren aita, Italiako Siziliatik etorri zen.
Hemen nire amonarekin ezkondu zen. Uste dut nire amonak hamalau urte zituela.
Hamazortzi seme-alaba izan zituzten. Hamazortzi!!!
Nire aitonak zelaian lan egiten zuen bere koinatuarentzat.
Nire amonak asko lagundu zion. Gerratik ihes egiteko etorri zen hona.
Berak itzuli nahi zuen, baina ezin izan zuen. Oso behartsua zen eta hemen, Argentinan, hil zen.
Apaiztegitik Argentinara
13 urterekin artzain txabola utzi eta Argentinara

Nire aita gipuzkoarra zen, Azkoitikoa zen , mendian bizi zen, baserritarra zen , Ormolakoa. Txikitan artzaina zen eta udan, bakarrik bizi zen Irukuruzetako mendian bizi zen txabola batean ardien begira eta gaztak egiten zituen.
Bere gurasoak nekazari pobreak ziren eta semeek Ameriketara joan behar izan zuten.
Etxetik irten zenean 13 urte zituen , Frantziara joan zen, han lan egin zuen txartela, pasajea, ordaintzeko. Buenos Airesa iritsi zenean euskaraz bakarrik hitz egiten zuen, baina laster gaztelania ikasi zuen.
Hemen behiak jezten zituen eta beste lan batzuk ere egin zituen.
Azkenean Chubutera joan zen, han nire amarekin ezkondu zen eta bertan gelditu zen betiko.
Nafarroatik Argentinara P. de Satrustegui bukean
Nire amona eta semea Zangotzakoak ziren. Barzelonatik
Argentinara itsasontziz joan ziren, P. de Satrustegui bukean , 1912.eko abuztuaren 27an iritsi ziren.
Nire aitak irten zenean hamar urte zituela esan dit.
Buenos Airesen “Euskal Etxea” ikastetxean ikasi zuen.
Amona jostun espezialista zen. Nire aitak pertsona oso prestua zela esan dit. Hark Iruñean zezenketa ikusi zuela- esan dit-
Etxera ez itzultzea erabaki zuen-
Nire amaren gurasoak San Martin de Unxen bizi ziren.
Aitonak Riogallegosen Swif izozkailu fabrikan lan egiten zuen.
Neguan bidea izoztuta zegoen . Oso lan gogorra zen eta diru gutxi irabatzen zuen. Horregatik, ez zuten zalantzarik izan.
Nire amona-aitonak abestu, jota dantzatu eta gitarra jotzen zituzten .
Sukaldean lehen egurra erabiltzen zuten. Han gaztainak erretzea gustatzen zitzaien
Egunen batean Kasedara joango naiz, nire familia han dagoelako eta Zangotzara ere bai!
Pinedotarrak, Arabatik Txilera
Pinedo familiaren erroak Araban daude. Pinedo herri txiki bat da Arabaren mendebaldean, Valdegobía-Gaubea haranean (Añanako koadrila barrukoa). Guk dakigunez, parrokiako erregistroen arabera, ezagutzen dugun lehen Pinedo-a Suzanan jaio zen. Suzana Arabaren hegoaldeko beste herri txiki bat da. Gaubea haranetik hurbil dago.
Horregatik seguru nago berak ez zuela euskara hitz egiten, baina gero berak ikasi zuen Bermeon. Baina hori kontatuko dizuet ostean.
Orduan, Pinedo berau, Serafin Pinedo Abezia, Suzanan jaio zen. Bere aita, Pedro Pinedo Basterra, Suzanakoa zen eta bere ama, Tomasa Abezia Lasarte, Salinillas de Buradón-Buradon gatzagakoa zen.
Oso gutxi dakigu Serafin Pinedo Abeziaren seintzaroari eta gaztaroari buruz. Edozelan ere, argi dago bere gaztaroan kultura sendoa lortu zuela, bere bizitza osoan zehar frogatu zuena irakasle legez. Bermeora joan zen irakasteko herriko eskolan. Harekin etorri ziren herrira bere ama, Tomasa Abezia eta bere anaiordea, Francisco Barron. Ez dakigu bere aita bizi zen, baina badirudi ezetz,
bere ama berriro ezkondu zelako Aurio Barronekin.
Bermeora lotzen zuten loturak laster egin ziren indartsuagoak.
Bermeon, Martin de Gandasegui y Ellaurri deustuarra zen alkatea. Bere aita zen Nicasio de Gandasegui, Bilbokoa, eta bere ama Manuela Ellaurri, Deustukoa. Anastacia de Ibarraran bermeotarrarekin ezkondu ostean, Martin de Gandasegui Bermeon sustraitu zen. Andregaia, Anastacia, Julian de Ibarraranen eta Maria Ignacia de Villabasoren alaba zen.
Serafinek Manuela maite zuen eta berarekin 1895ean ezkondu zen. Urteekin seinak eta zoriontasun handia etorri ziren. Lehengoa zen Serafin eta gero Manuela, Gonzalo, Maria, Dolores, Manuela eta Martin. Martin, nire aita, jaio zen 1910ko otsailaren 14an.
Zoritxarrez, arlo ekonomikoan gauzak ez zebiltzan ondo nire familian. Lagun bat deitu zion Amerikatik eta, gainera, lana agindu zion. Onartzea erabaki zuen.
Orduan, nire birraitonak bidaia egin zuen bakarrik Amerikara. Ez dakigu bidaiari buruz, baina badakigu Aricako portura heldu zela, eta, jakina, itsasontziz bidaia egin zuela. Gero Tacnara, trenez.
Bere senideen peko utzi zituen emazte eta seme-alabak eta ezagunerantz ontziratu zen.
Erabakia duda barik oso gogorra izan zen.
Abiatzea lur ezezagunerantz. Ama, andrea, seme-alabak, senideak eta lagunak uztea. Bermeo uztea. Herri polit honetatik alde egitea, bertan gazteak, seinak aurretik, irakurtzen irakatsi zienak, agurtu zuten mirespen maitasunezkoarekin.
Baina dena ez da itzaltasuna. Denborarekin gauzak aldatu egin ziren Serafinarentzat. Lan egin zuen asko eta aberastu egin zen, gesalez, salitrez, eta beste lanez dirua egin zuen. Azkenean, posible zen beretzat bere familia ekartzea. Eta hala familia osoa, bere emakume eta seme-alabak, ekarri zituen. Baina, gauzak ondo zebiltzala eta, harrera on azkar-azkar bat izan zelako, bere loba Aureo Barron (bere anaiordearen semea), Francisco Ibarraran (Nire birramonaren neba), Juan Goyenechea (bere lehengusua) eta Josefa eta Nicolasa, bi otseinak, ere etorri ziren. Manuelak zirudien “erregina bere gortean”.
Gauzak ondo zebiltzala eta, nire birraitonak bere semeak bihurtu zituen Euskal herrira, bere ikasketak amaitzera. Gero, batzuk itzuli ziren Txilera baina besteak ez.
Nire aitxitxe Txilen ezkondu zen Inés Goñirekin, nire amona, nafarren ondorengo bat.
Inthamoussoutarrak

Nire arbasoak Itxasotik (Ipar Euskal Herria) iritsi ziren.
1870ean iritsi ziren Ameriketara hiru anaia, Jean, Pierre eta Laurent.
Bidaiari-ontzian iritsi ziren.
Jean eta Pierre Uruguaira iritsi baino lehen, Argentinara joan ziren. Laurent Uruguaira joan zen, artzaina zen. Hirurak hiru ahizparekin ezkondu ziren, gero ostera ere ezkondu ziren.
Bi emazte eta bederatzi seme-alaba eduki zituen. Bigarren semea nire arbasoekin ezkondu zen, hiru anaia ziren. Nire aitonak hamabi seme-alaba eduki zituen.
Laurent nire birraitona izan zen.
Artzain lan egin zuen, hazienda bat erosi zuen. Ez dakigu gehiago bere biziaren gainean.
Ikusgura izanez gero, gure blogspot bisitatu behar duzu:
(http://inthamoussou.blogspot.com/2006_08_01_archive.html).
Zuberoako gautxoa
Gure arbasoak Zuberoakoak ziren. Zuberotar haiek nire familian misterio bat izan ziren nire ustez. Nire birraitonak-amonak ziren, Pierre Menditeguy eta bere emaztea Anne Illarragorry. Uruguaiera iritsi ziren XIX. mendearen bukaeran. Euskal Herrira bidaiatu baino lehen, nire familiak Argentinan hau bakarrik esan dit: Uruguaiera bidaiatu zirela, hantxe bere lehen semea jaio zela (nire aitona) eta han zaldiekin lanean hasi zirela. Ez dit asko esan nire aitona.
Nire aitonak ez zidan gauza asko esan.
Zubereraz hitz batzuk bakarrik, besterik ez. Lur honetako gizon bat izan zela, Aitonak beti esaten zuen, “gaucho” bat bezala. Hegoamerikako paisaia oso desberdina zen haientzat. Ez dago zalantzarik bere Zuberoa oso ederra dela, uste dut. Amerika osoan, ez dago horrelako lekurik. Gero, Buenos Airesera joan ziren eta hortxe hil ziren. Nire Aitona Santiago del Esterora lanera eta bere familia eratzera joan zen baina ez zuen inoiz bere hiria “Buenos Aires” utzi. Familiakoek Buenos Aires ez genuen inoiz utzi.
Baina Zuberoara eta nire arbasoengana itzuliko naiz. Bere herria Mendikota zen (eta da) eta Zuberoa erdian dago. Txikia (Zubereraz:Ttipia, kar kar) eta preziotsua da. Iaz leku bitxi hori ezagutu nuen. Zuberoa ederra zela esan zidaten, baina errealitatea politagoa zen. Ez dakit zein ziren arrazoiak emigratzeko garai horretan. Zuberoan egon nintzenean, bakarrik nire birraitonak-amonak emigratu zirela, esan zidaten. Orduan, zein zen bere asmoa? Ez dakit. Garai beldurgarria zen eta jende asko emigratu zen. Oso arrazoi pertsonalak zirela uste dut. Istorio hau, berria da nire ustez eta iaz euskal herrira joan nintzenean pixka bat osatu nuen. Gauza asko aztertzeko geratu direla eta dokumetu asko ikusteko. Egunen batean bidaiatzen badut, nire begiekin ikusiko ditut. Hurrengo bidai batean izango da. Baina joan aurretik asko ikasiko dut, pixka bat euskaraz hitz egiteko.
Osaba Kiko. Osaba iraultzailea

Nire arbasoak Euskal Herritik Ameriketara etorri ziren.
Euskal Herrian amona, aitona eta bere anaia (Kiko) bizi ziren.
Gerra zibila pasatu zuten. Kiko, iraultzailea izan zen. Bilbo defenditu nahi zuen, baina, batailoi frankistak Bilbora sartu ziren eta Kiko gerra-presoa izan zen.
Kontzentrazioko eremua egon zegoenean Chaval ezagutu zuen. Gero lagunarekin (Chavalekin) ihes egin zuen. Mediterranioan zortzi ordu igeri egin zituzten. Ontzi greziar batek jaso zituen. Bere izena “Zhefiros” zen; lehenengo Inglaterran izan zen.
1941ean Uruguaira iritsi ziren. Nire aitonak ez zekien ezer; anaia hilda zegoela pensatzen zuen.
1951n Kikok sendiari argazki bat bidali zion. Gero Aitana gonbidatu zuen. Beraz nire aitona Montevideora iritsi zen. Urtebete ondoren nire amona, osaba eta ama iritsi ziren. Amak hiru urte zituen.
Aitona jostuna
Nire amaren arbasoak euskaldunak ziren, baina ez dakit noiz iritsi ziren Ameriketara. 1700 inguruan uste dut. “Criollos viejos” ziren.
Nire aitaren arbasoen historia desberdina da. Nire aitona Italiakoa zen eta txikia nintzenean niri kontatzen zidan Italiatik Buenos Airesera abiatu zela, lehengusuak eta herriko lagunak hor zituelako.
Itsasontzia iritsi zenean Montebideoko portura, hau gogoratu zuen Uruguain osaba bat zuela. Pasquale, bere osaba, hiri txiki batean, Minasen, bizi zen. Nire aitona bezala jostuna zen eta denda bat zuen. Minas Montebideotik hurbil zegoelako, itsasontzitik jaitsi zen, trena hartu zuen eta Minasera joan zen osabari bisita egitera.
Minas oso gustatzen zitzaion eta hor geratu zen bere osabarekin lan egiteko.
Urte batzuen ondoren Buenos Airesera paseatzera joan zen nire amonarekin.
Aitona trikitilaria
Arbaso euskaldunik ez
Nire arbasoak ez dira euskaldunak.
Aitaren aldeko amonaren familiakoak espainiarrak dira, Zaragozakoak, eta Argentinara etorri ziren 1914an, lan egitera. Rosariora iritsi zirenean, bitxi-dendan lan egin zuten, eta gero haien posizio ekonomikoa hobetu zuten.
Nire aitaren aldeko aitonaren arbasoak Italiakoak dira, Palermotarrak. Ez dakit noiz etorri ziren, baina Mafiatik ihes egin zutela uste dut. Nire aitona hil da, eta ez nion galdetu zergatik etorri zen bere familia.
Amaren amona ere palermotarra da eta bere gurasoak joan ziren soroak lantzera. Hark italieraz hitz egiten du, baina nik ez dakit.
Nire aitonaren deitura ‘Olivares’ da, eta Valentziakoa dela uste dut.
Baina benetan, nire arbasoen jatorria ez da oso interesgarria niretzat. Nahiz eta euskal ondorengoak euskaldunak izan, ni ez naiz espainiarra, ezta italiarra ere. Argentinakoa naiz.
Beti metalurgian
Nire familia, Goitiatarrak, Gipuzkoarrak dira eta haien lana metalurgia da. Erdi arotik gaur egungo arora gaur egun arte Europan eta Amerikan elizan, ekonomian, kulturan, politikan eta ekintza askotan Parte hartu dute.
16. mendean euskaldun asko bezala Ameriketara, Potosira, etorri ziren eta zilar-zainak aurkitu zituzten. Gero hurrengo mendean, burdina, eztainu eta antimonioa. Bidai asko egin zuten eta bataila askotan parte hartu zuten.
Horregatik gustatuko zaizkit hainbeste belauntzian ibiltzea eta borroka arteak?
Amonaren buztinezko labea

Ez dakit oso ongi nire aitona nola iritsi zen Argentinara. Bere izena Jean Pierre zen eta senide batzuk frantziakoa zela esaten didate. Euskaldun oso langilea zela . Hark gutxi hitz egin eta oso jenio ona zuela. Aitonak berrogeita hamabi zituen hil zenean. Nik ez nuen ezagutu aitona.
Nire amona Josefa Urkia zen. Tolosarra zen. Hura Argentinara familia batekin iritsi zen hemeretzi urte zituenean. Txikia zen eta jenio txarra zuela esaten dute. Argazkiek ez dute gezurrik esaten.
Nire aitona-amonek Azulen ezagutu zuten elkar eta ezkondu ziren. Bederatzi seme-alaba izan zituzten. Bosgarrena nire aita zen. Haiek ukuiluan lan egiten zuten landa batean Azuldik hurbil. Behi, ardi, txerri asko zituzten. Patioan buztinezko labe bat zegoen. Han nire amonak ogia egiten zuen. Beren herriko ohiturak mantendu zituzten.
Adibidez, goizean ukuiluan bukatu eta gero gosaltzera joaten ziren sukaldera. Urdaia arraultz frijituekin eta kafesne agosaltzen zituzten. Bere herrira ez ziren inoiz itzuli.
Familiaren berriak ekartzen zituzten gutunak ziren Euskal Herriarekin zuten lotura bakarra.
Aitonaren gurditxoak
Nire aitonak Euskaditik Argentinara ontzi frantses batean bidaiatu zuen eta 1891n Buenos Aires portura iritsi zen.
Gero, herri txiki batean, lana lortu zuen. Han nire amona ezagutu zuen eta ezkondu egin ziren.
Aitonak gurditxoak zituen.
Amona eta biak Azulera etorri ziren. Alde honetan agertu ziren lehen gurditxoak aitonarenak ziren
Landan, estantzia batean langileburu edo arduradun lan egin zuen.
Han jaio ziren bere bederatzi seme-alabak. Nire ama txikiena zen eta sei urte zuenean, aitona hil zen, oraindik oso gaztea. Noski, ez nuen ezagutu.
Nire amona, euskaldunen alaba, urte batzuk bizi izan zen, baina hil zenean ni oso txikia nintzen, beraz oso oroipen gutxi dut.
Arabatik Perura

Nire aitaren familia Arabakoa da. 70 hamarraldian nire aita Perura iritsi zen. Euskal Herritik emigratu zuen bakarra izan zen. Kurtso bat ikastera Limara etorri zen eta hemen nire ama ezagutu zuen..
Gero, haiek Euskal Herrira bidaiatu zuen, haien oporrak pasatzera eta nire aitaren familia ezagutzera.
Osaba batzuk bisitatu ditugu han eta orain dela bi urte, familia ezagutzera joan nintzen.
Nire ama Perukoa da, baina nire birraitonak Txilekoak (Ikike) eta Italiakoak (Genova) ziren. Inoiz ez dut amona ezagutu.
20090511
Guztiontzat... Athletic Txapeldun !
20090504
Kalafatearen elezaharra
Tehueltxeak Patagoniako bertako biztanleak ziren eta basoan bizi ziren lengaz eta koihuez inguratuta. Leku honetan ez zen ezer falta.
Tehueltxeak migrariak ziren eta badago elezahar bat.
Bidaia batean Koonex, Tehueltxe tribuko petrikilo zaharra konturatu zen ezin zela ibili, bere hanka zaharrak nekatuta zeudela. Lege naturala bete behar zuela konturatu zen.
Tribuko emakumeek guakano larruarekin toldo bat egin zuten eta nahikoa egur eta janari bildu zuten. Ondoren, familiaren kantuarekin agurtu ziren.
Kloonex etxera itzuli eta urrutira begiratu zuen familia mendi atzean galtzen ikusi arte.
Hiltzeko geratu zen bakarrik. Mundu honetan maite zituen guztiak urrundu ziren.
Zeruko kolore distiratsua desagertzen joan zen. Gau eta egun asko pasatu ziren udaberria iritsi arte. Orduan jaio ziren belar berriak, enarak iritsi ziren. Pixkanaka-pixkanaka Koonexen toldoaren gainean hegazti bando bat jarri zen alai kantari.
Bat-batean olanaren, toldoaren, azpitik ahots bat entzun zen. Koonexek errieta egin zien negu gogorrean bakarrik utzi zutelako.
Chingolito txiki batek erantzun zion: Udazkenean janari gutxiago dagoelako eta neguan gordetzeko lekurik ez dugulako joan ginen.
- Ulertzen dut- erantzun zion Koonexek- horregatik hemendik aurrera udazkenean janaria izango duzue, eta neguan babesa. Hemendik aurrera ez naiz bakarrik geldituko-. Gero emakume isildu egin zen.
Orduan, haize-bolada batek olana bota eta Koonex zegoen lekuan kalafate zuhaixka bat agertu zen, lore usaintsu horiekin.
Geroztik, hegaztiak ez ziren gehiago joan eta kanpoan zirenak ere itzuli egin ziren.
Tehueltxeek ere dastatu zuten eta betiko hartu eta bailara osoan zabaldu zituzten haziak. Geroztik, kalafatea jaten duena berriro itzultzen da hara.
Gatibua
Juninen edo Tapalquen gertatu zen istorio hau.
Hauur bat desagertu zen malón baten ondoren. Malón deitzen diote indioen inbasioari.
Gurasoek bila eta bila ibili ziren, alferrik. Handik urte batzuetara urrutiko lurretatik zetorren soldadu batek begi urdineko indio bati buruz hitz egin zien.
Gurasoak bila hasi ziren. Bilaketak denbora luzea eraman zuen eta azkenean aurkitu zuten. Gizon hura basamortuan ohituta zegoen eta zuen hizkuntza ulertzen.
Etxera iritsi zirenean, gelditu egin zen, besteak gelditu zirelako. Atera begiratu zuen, oihu egin eta sukaldean sartu zen. Tximiniara joan zen eta txikitan ezkutatu zuen labana txikia atera zuen. Bere begiek alaitasunez distiratu zuten eta bere gurasoak hunkitu egin ziren; semea aurkitu zuten.
Baina indioa ezin zen bere etxean bizi eta egun batean joan egin zen.
Borges, Jorge Luis
“El cautivo” ipuina.
O boto cor de rosa
Amazonas ibaian “ o boto cor de rosa” bizi da. Animalia hori, ur gezako izurdea da, handia, polita eta bere kolorea arrosa da.
Ilargi beteko gauetan izurdea gizon bilakatzen da, eta gizon hori oso eder eta liluratzailea da.
Altua, oso polita, ilehoria eta begiak urdinak ditu.
Neska etxetik irtenez gero, izurde arrosarekin topatuko da eta “o boto”k liluratu du.
Bederatzi hilabeteko epean, haurra jaio eta ilehoria izango da; begiak urdinak izango ditu, aitak bezala.
Ilargi beteko gauetan neskak etxetik irteten ez direlako, ur gezako izurde asko hil dira, zoritxarrez.
La telesita
Santiago del Estero, Argentinako Errepublikako probintzia bat da. Han, istorio famatu asko gertatu dira. Ipuin honek, “
Telésfora Santillán hemeretzigarren mendean bizi zen. Emakume ederra zen. Ile luzea ta beltza zuen eta bere begiak urdinak eta argidunak ziren. Bere gurasoak hil zirenean mendira bizitzera bakarrik joan zen. Landan txoriekin eta zuhaitzekin pozik bizi zen. Baina musika entzuten zuenean, beti herrira dantzatzeko hurbiltzen zen.
Egun batean, musika misteriotsua eta oso ederra aditu zuen, jai bat zen, jende askok dantzatu eta abestu zuen. Bat-batean, dantzatu nahi zuen, momentu horretan, musika desberdin entzun zen. Baina sutik hurbil pasatu zenean, txinparta batek bere soinekoa piztu zuen eta suak dena erre zuen.
Mendian sua pizten baduzu, “
- Zer egiten duzu, Telesita?
Eta hark esango du:
- Hemen nago, bada.
- Dantzatu Telesita
- Ondo, dantzatuko dut!
Guacana sorgina
Guacana batek gaizkia egiteko ahalmena zuen eta indio txiki bati, Teuelche buruaren seme bakarrari, min egin nahi zion.
Oso sorginkeria handia zen eta , ezin izan zion Uamenki sorginkeria ezerezean uzteko laguntzarik eskatu eta indio txikia hil egin zen.
Garai hartan guacanek aske korrika egiten zuten eta ez ziren inora hurbiltzeko beldur. Haien artean Guanaca sorgina ere haiekin ibiltzen zen.
Mendekatzeko Tehuelcheen buruak bere anaiei eskatu zien boleadoreak, arkuak eta geziak hartzeko.
Guanaca tropa osoa inguratu eta kumeak hil zituzten.
Amek, negarrez, ihes egin zuten.
-Orain- , tehuelche-buruak bere jendeari esan
Horregatik dira guacanak hain zakarrak.
Curupira
Ipuin honetan kontatuko dut nor den Curupira.
Curupira basoko iratxoa da; basoa ehiztariengandik zaintzen duena.
Curupiak ehiztariak engainatu eta uxatzen ditu animalien antzeko soinuak eginda. Jaguar, txoriak, sugegorria, eta basoko beste animalia guztiak imitatzen zituen.
Curupira gizon altua da, lastozko arropa du, eta gauean zarata handia egiten du, harik eta ehiztaria joan arte.
Ceibo lorea
Behin, Uruguain, indio zahar bat eta sorgina bizi ziren. Gizonak honela kontatzen zuen elezaharra:
- Umea nintzenean hirriko ceiboek, ez zituzten lorea gorriak, baina orain bai.. Egun batean goizean goiz mirari pasatu zen. Gauza oso polita da, sinesten zaila da:
Herriko emakume politenak goizaldean ezkontzea espero zuen eta ezkongaiaren zain zegoen. Entretenitzeko, ahoan hosto bat pasatu zuen eta gure ceiboak gorriz tindatu ziren
Harrezkero…. Gure lore nazionala gorria da.
Fermán Silva Valdez ( uruguaitarra)
Guatavitako urmaela
Banchué Guatavitara joan zen bizitzera. Han hark irakatsi
Behin Bachuek besoetan izan zuen haur txikia hazi egin zen eta gizon handia bihurtu zen. Biek haur asko izan zituzten eta lurrean bizitza sortu zuten. Egun batean Bachue zahartuta eta nekatuta zegoenean (dago, in past), gizona hartu eta biak urmaelera joan ziren. Bera suge bihurtu zen.
Geroztik, jendea batzuetan urmaelera joaten da eta bi begi disdiratsu ikusten ditu hirira begira. Jendeak esaten du sugea hiria zaintzen ari dela.
Pillahuinkoaren elezaharra
Nire lurrean gertatu zen aspaldi.
Pillahuincoko eskualdean Pampa indioak bizi ziren.
Pillan, mendiaren jauna zen, eta mendiko koba barruan bizi zen.
Ama lurrak basafruituak eta arrainak ematen zituen, bake ederra eta harmonia zituzten.
Baina, eguna batean konkistatzaileak iritsi ziren. Armak ekarri zituzten eta lurraren nagusi berriak bihurtu ziren,
Orain Coronel Pringles den lekuan bizi zen Cañigan kazikearen tribua. Ez zekiten zer egin arazoaren aurrean eta beren bizitza lurrari eskaintzea erabaki zuten.
Gizonak, emakumeak eta haurrak fusilatu zituzten eta Cañigan kazikea, panpa arrazaren azken bastiona, ere bai.
Berere odolak eta jendearenak, errekaren ura tindatu zuen. Hurrengo egunean. miriari harrigarria gertatu zen: gorpuak desagertu ziren eta erreka lore zuri eta horiz betea agertu zen.
Geroztik, Achirak, pillahuinco gure ibaiko loreak, indioak dira, eta betiko beren lurrean bizi dira.
Nik aukeratu dut, leienda hau oso ona delako eta nire hirikoa delako.
Pedro Urdemales eta deabrua
Pedro Urdemales pertsonai fiktizioa da, baina txiletar tipikoa, estereotipoa da, baserritar txiletarraren estereotipoa.
Eskolan irakasleek Urdemales-en ipuin asko kontatzen zituzten guretzat. Bere abizena Urdemales, erdaraz: “Urde”, “Urdir”= IRAZI aditza da. Eta : “males” “mal” = GAITZ da , baina Pedro Urdemales ez da gaiztoa bihurria baizik, “pilloa”…oso bihurria da.
Gaur ipuin bat kontatuko dizuet:
Egun batean Pedrok ez zuen dirurik, diru asko behar zuen eta ez zekien zer egin.
. Hortaz bere arima saldu zion debruari. Debrua oso pozik zegoen:
-Beste arima bat edukiko dut!! -pentsatzen zuen.
… eta aberastasuna eta diru asko eman zion. Baina Pedrok “kondizio” bat, baldintza bat, eskatu zion debruari:
-Nire arima bihar eramango duzu- esan zion.
Hurrengo egunean Debruak atea jo zuen eta bere arima eskatu zion baina Urdemalesek erantzun zion:
- Zergaitik etorri zara GAUR? BIHAR emango dizut!!! -
Eta era honetan Pedro Urdemalesek deabrurari ziria sartu zion.
Bueno gero debrua Txiletik atera zen eta Euskal Herrira joan zen euskara ikastera…. Eta hitz bat bakarrik ikasi zuen bi urtez jajajajajajaja Baina hori beste ipuin bat da.
Txiletar rotoa eta deabrua
Esaera “Deabrua aipatu eta han gertatu” esaera lez, ordu bat inguru itxaron zuen eta bat-batean deabrua agertu zen bere nahastezinezko erre eta sufre-sundarekin.
- “Nor da dei egin didana?” –itaundu zuen deabruak ozen.
- “Ni izan naiz, deabru jauna”. Beldurtuta erantzun zion rotoak
- “eta, zer nahi duzu??, Zertarako dei egin didazu?” berriro itaundu zuen deabruak
- “Zurekin itunA egin nahi dut”
- “Baina gizon, esan zer nahi duzun!”
- “Nire arima saldu nahi dizut diruren truke, diru askoren truke.
- “Eskaintza oso interesgarria iruditzen zait… noiz nahi duzu nik eramatea”
- “Bihar bertan” Txiletar rotoak esan zuen
- “Arima saltzen duten pertsoneknormalean urte asko eskatzen dute dirua gozatzeko. Arraroa , oso bitxia iruditzen zait… eta zuk zure bila bihar bertan etortzea nahi duzu” Bueno – deabruak esan zuen- zenbat nahi duzu??? Zenbat balio du zure arimak?
- “Ez da asko, 100.000.000 peso nahi ditut” (€133.333 inguru)
- “Jesus!!!, bueno arima bakarra daukate gizatarrak””…. “Ederto iruditzen zait, ez dago problemarik, emango dizut…”
Baina, txiletar rotoak, ituna itxi baino lehen, paper bat sinatu behar zuela deabruak esan zuen. Orriak zioen “Bartolo Unda, ez zaitut gaur eramango, bihar baizik”
Orduan, sinatu zuten eta dena prest.
Rotoa putetxera joan zen eta asko edan zuen, bere bizitzako gau onena zeukan.
Biharamunean, Deabrua ageri zen Bartoloren aurrean eta esan zuen:
- “Zure bila nator” Kar Kar Kar KAR KAR!!!
Eta Bartolok haserretuta samar erantzun zuen:
- “Zuk itunekoa ez duzu bete. Irakurri berriro papera”.
- “Zer???” erantzun zuen Deabruak.
- “Beitu!, Irakurri ezazu!!”
Deabrua haserretuta zegoen, baina irakurri zuen: Bartolo Unda ez zaitut gaur eramango, bihar baizik.
- “Barkatu” esan zuen Deabruak
- “Zer!!! Hau ez da onargarria… 50.000.000 pesos (€66.666) nahi ditut kalteordain legez” esan zuen Bartolok
- “Beno, TORI!!! Baina bihar bihurtuko naiz” erantzun zuen deabruak.
Orduan, egunez egun deabrua bihurtu eta bihurtu, baina Bartolok eskatu eta eskatu. Gero, urtero, deabrua bihurtu zuen baina azkenean gogaitu zen. Baina azken egunean deabruak Bartolori esan zion: “EDERRA EGIN DIDAZU!!! Ona izan behar duzu, bestelaaaaa”
Ipuin hau amaitu da eta Bartolo, txiletar rotoa, oso zoriontsu bizi izan zen.
Mateoren ametsa
Guk euskara ikasten dugu eta askori erokeria iruditzen zaie, baina zerbait nahi izanez gero, lortzen da, ezta? Begira zer egin zuen gure herriko batek:
Mateok amets bat izan zuen beti: Autoa bategin nahi zuen.
Denak barre egin eta esan zioten zorotuta zegoela.
Bera, pixkanaka, ordezko piezak erosten ari zen eta ez zuen ezer esan. esaten
Egun batean, erretiroa hartu zuen.
Lantegiko atea itxi eta autoa osatzen hasi zen.
Hilabete askoren ondoren, bere lana bukatu zuen.
- Orain, nire lagunak harrituko ditut- pentsatu zuen, bitartean isekaz irri egiten zuen.
Baina, izugarrizko ustekabea izan zuen autoa atetik ez zela pasatzen konturatzean.
Orduan, pareta mailukatu zuen eraitsi arte eta horrela autoa atera zuen.
Hilerriaren atean
Leo oso gaztea eta jatorra zen . Azuldik hurbil zegoen herri batean bizi zen.
Parranda asko gustatzen zitzaion. Jaietara lagunekin joaten zen beti. Larunbat batean diskotekara joan ziren dantzatzera. Han Leok neska ederra ezagutu zuen. Gau osoa oso ondo pasatu zuten. Hitz egin, dantzatu eta edan zuten . Jaia bukatu zenean biak mutilarean autoan atera ziren. Mutilak bidean arrosa gorria oparitu zion neskari. Gero mutilak bere helbidea galdetu zion. Neskak : Kanpusantuaren atean jaisiko naiz- erantzun zion. Hortxe autotik jaitsi eta sartu zen poliki-poliki. Mutila harritu baino gehiago urduri zegoen.
Astean zehar neska horrengatik galdetu zuen herrian, baina…
Aurreko urtean neska hori istripu batean hil zen . Mutilak neskaren izena aurkitu zuen kanposantuan . Gurutzeak lore gorri bat zuen . Leo egun horretatik ez zen itzuli herrira.
Rivera eta Lavalleja
Uruguaiko historian Rivera eta Lavalleja oso ezagunak eta garrantzitsuak dira.
Elkarrekin independentzia nazionaleko prozesuan parte hartu zuten.
Rivera lehen gobernu burua izan zen. Lavalleja 1825eko fronte independentistako buru ibili zen,
Nahiz eta elkarrekin borrokatu zuten, ez ziren oso ongi konpontzen. Adibidez:
Lavallejak agindu OMEN zuen, Riverak bere etxean jarleku bat erabiliz gero, jarlekua erretzeko.
Egun batean, Lavalleja bidaia joan zenean, orduan Rivera Lavallejaren etxera joan zen.
Lavallejaren amak pasatzera gonbidatu zuen, hitz egin zuten. Rivera jarleku batean eseri zen, baina ondoren jarlekua aldatu zuen. Azkenean, jarleku guztietan eseri zen.
Lavalleja etorri zenean, asko haserretu zen, baina ez zituen jarlekuak erre, jarleku denak!!!, ez!!!!.
“Ayaymama” oihaneko ipuin klasikoa
Bertako gizarte indigena bateko emakume batek bi seme txikiak epidemia hilkor batetik salbatu nahi zituen.
Oso urrun eraman zituen basoan eta zintzur batetik gertu utzi zituen arrain eta fruta-arbolak inguratuta.
Haiek jan zuten eta egun guztian jolastu ziren han, zintzurraren ondoan, baina gauean amaren beharra sentitu zuten eta bere bila basoan galdu ziren.
Negar egin zuten eta amaren bila hegan joateko txoriak izan nahi zuten.
Basoaren jabeak pena izan zuen eta hegazti bihurtu zituen. Haren herriraino hegan egin zuten, baina ikusi zuten guztiak hil zirela.
Egun hartatik ez diote hegan egiteari utzi eta zuhaitz batean kokatzean beren abesti errukarria kantatatzen dute: ayaymama…
Pantxo zoroa
Nire herria Canelones da eta han, txikia nintzenean Pantxo Zoroa bizi zen.
Pantxo Zoroa hegaztiekin txoratuta zegoen, hegan egin eta jausgailuarekin jauzi nahi zuen. Behin jausgailu bat egin zuen. Bere amari maindire bat kendu zion, lau punta lotu zituen eta etxearen gainean igo zen. Jausgailua lotu zuen bere gerriaren inguruan eta jauzi egin zuen, baina zorte txarra izan zuen eta begi bat zauritu zuen. Bere aitak
Pantxo eraman zuen Ospitalera, zauri larriak zituelako.
Sendagileak esan zuenean Pantxok begi bat galduko zuela,bere aitak erantzun nuen:
begi bat nahikoa da kanelonesen irakurri behar dituen gauzak irakurtzeko.
Yerba matearen elezahrra
Aspaldi, ilargiak Argentinako toki bat ezagutu nahi zuen.. Basoa zen, bere uharra oso handia, bere hostotza berdea, orkideak eta beste lore koloretsu batzuk ere bazeuden.
Egun batean, neska itxurarekin, ilargia zerutik lurrera jaitsi zen eta Basora iritsi zen.
Hangoek/bertakoek Yazi izena eman zioten
Yazilek, goizean goiz ibiltzen ari zen egun batean, tigre basatia ez zuen entzun
Halako batean agertu zitzaion, baina, zorionez, gezi batek hil zuen.
Han bizi zen ahiztari zaharrak bota zuen.
Gizonak hau esan zion: nire alabarekin hemen bizko zara, zatoz etxera.
Ehiztariaren alaba ederra eta atsegina zen eta bazkari ederra eman zion.
Yazi, ilargiak, esker eneko, opari bat eman
Hurrengo goizean landare berria jaio zen, yerba mate zen bere izena
Yazi, hostoak hartu eta txikitu zituen.
Berehala prestatu zuen edaria Orduan matea jaio zen.
Oraindik, mateak gauza bera simbolizatzen du.
Una pindó
Horregatik txindurria atera inurritegitik eta pixka bat ibili ondoren esan zuen:: galduta nago!!
Barraskilo bat lorearen bidean pasatzen ari zen, eta galdetu zion txirrinduari:
- Zer gertatzen da, zergatik ari zara negar egiten?
Eta txindurriak erantzun zion: hosto handi hau eramanateagatik galdu naiz eta ezin dut nire inurritegia aurkitu.
- Non dago zure hormigero inurritegia?
- Pindó baten azpian dago
- Pindó bat? Zer da hori?
- Palmera altu altua da, urrundik ikusi ahal duzu
- Ez naiz hain azkarra, baina igo nire oskolera eta eramango zaitut.
Txindurria bere hosta handiarekin igo zen barraskiloren oskolera
Ibili eta ibili eta dortoka bat aurkitu zuten eta dortokak galdetu zion barraskiloari:
- Nora zoaz laguna?
- Txindurria galduta dago eta bere inurritegia aurkitu behar du.
- Non dago bere inurritegia?
- Pindó baten azpian dago
- Pindó bat? Zer da hori?
- Palmera altu altua da, urrundik ikusi ahal duzu
- Ez dut ideiarik baina lagunduko dizuet, igo nire gainean.
Gero inurria, bere hostoa eta guzti, eta barraskiloa igo ziren dortokaren oskolera.
Bidean aurkitu zuten oilo bat txitekin.
- Nora zoaz dortoka hain pozik?- galdetu zion oiloak
- Txindurria galduta dago eta bere inurritegia aurkitzen laguntzen ari gara.
- Eta non dago bere inurritegia?
- Pindó baten azpian dago
- Pindó bat? Zer da hori?
- Palmera altu altua da, urrundik ikusi ahal duzu,.
- Ez dakit ezer palmerei buruz baina etorri nirekin eta elkarrekin bilatuko dugu.
Eta txitek joan nahi zuten ere bai. Honela txindurria bere hostoarekin, karakola barraskiloa eta dortoka igo ziren oiloaren gainean.
Txakur bat pasatzen ari zen eta oiloak ikusi eta galdetu zion
- Nora zoaz lagunekin?
- Txindurria galduta dago eta bere inurritegia bilatzen ari gara.
- Eta non dago bere inurritegia?
- Pindó baten azpian dago
- Pindó bat? Zer da hori?
- Palmera altu altua da, urrundik ikusi ahal duzu
- Ni asko dakit arbolei buruz, baina enborrak bakarrik ikusten ditut. Nire kukusoa molestatzen ez baduzue, nire usaimenarekin fidatu eta nik lagunduko dizuet..
Txindurria bere hostoarekin, barraskiloa, dortoka, oiloa eta txitak igo ziren txakurraren bizkarrean.
Txakurra oso nekatuta zegoen eta bidean ardi bat ikusi zuen.
- Nora zoazte?
- Inurria galduta dago eta bere inurritegiaren bila gabiltza.
- Non dago bere inurritegia?
- Pindó baten azpian dago
- Palmera altu altua da, urrundik ikusi ahal duzu?
Galdetu zuen ardiak
- Baiiiii!!! _Esan zuten animali guztiek_ ikusi al duzu pindó bat?
- Bai, noski. Zoologiako liburuan ikusi nuen. Lagunduko dizuet baina ibaia gurutzatu behar dugu eta niri urak beldurra ematen dit…
Tximeleta hegan egiten ari zen eta esan zuen:
- Nik lagun bat dut eta ibaian bizi da. Etorri nirekin eta laguntza eskatuko diot.
Ibaian yacaré–a bere hortzak garbitzen ari zen.
- Kaixo laguna –esan zion tximeletak- zure laguntza behar dugu ibaia gurutzatzeko.
- Tximeletaren lagunak bazarete, nire lagunak ere bai. Itxoin pixka bat nire hortzak garbitzen bukatutakoan ibaia gurutzatuko dizuet.
Gero inurria bere hostoarekin, barraskiloa dortoka, oiloa eta txitak, txakurra eta ardia igo ziren yakaré-ren bizkarrean. Lasai-lasai Yacareari sabelean kosk egin zionean
Yacaré-ak oihu handia egin zuen. Inoiz ez zuen hain min handirik sentitu eta jauzi egin zuen. Emaitza oso txarra izan zen: barraskiloa ezkutatu zen, dortoka haserretu zen, ardia busti zen (eta ahal zuen igeri egiten) , txakurra molestatu zen, eta okerrena: inurriak konortea galdu zuen.
Ardiak esan zuen – nik arnasa artifiziala egingo diot!!
Orduan txindurriak ireki zituen bere begi handi handiak eta oihu egin zuen:
- Pindó bat !!!!!!
Denek gora begiratu zuten eta pindó-a ikusi zuten. Oso alai zeuden inurria eta bere lagun berriak inurritegia aurkitzeagatik. Gau horretan festa handia egiten zuten eta animalia guztiak dantzatu ziren.
Eta dantzari onenak tximeleta eta yacarea izan OMEN ziren.
Puerto Gaboton
Puerto Gaboto herri bat da, Rosarioren ondoan. Puerto Gaboton,
Espainiako lehen gotorlekua egon zen, Sancti Spirirtu zen bere izena.
1600an, konkistatzaileekin, Andaluziako parea etorri zen: Sebastián Hurtado, soldadu bat, eta bere andrea, Lucía Miranda. Haiek etorri ziren Amerikara haien gurasoengandik ihes egiteko.
Egun baten, indigenek fortea eraso, eta Lucía bahitu zuten. Lucía ederra zen, eta indigenen jauntxoa, Mangoré maitemindu egin zen eta bere anaia ere bai!
Siripo (anaia) Mangoré garbitu, eta Luciarekin ezkondu zen
Etsita, Hurtado eta espainatarrek eraso zuten indigenen kanpamentua, baina galdu egin zuten. Indigenek ez zuten hil Hurtado, Luciak eskatu zuelako, baina kartzelaratu egin zuten.
Hurtadok jaiki eta Siripo hil egin zuenean, indigenek espainiarrak hil egin zituzten.
Orain, laurehun urte geroago, Puerto Gabotokoek esaten dute Lucia eta Hurtadoren fantasmak ikusi ahal dituztela, fortean eta gauetan...
Paisa eta pastuosoa
Baziren behin paisa bat (un antioqueño) eta pastuso bat (de Pasto, Nariño) elkarrekin behi bat erosi zutenak. Paisak, oso maltzurra zenez, zera esan zion pastuosoari:
niretzat atzeko erdia eta zuretzat aurrekoa, eta pastusoak baietz, konforme geratu zen, pastusoak oso tolesgabeak direlako.
Egunero, beraz pastusoak behar zuen behia elikatu eta paisak jetzi, baina, jakina, esnea paisarentzat bakarrik zen, berea zelako atzeko aldea.
Egun batean paisa joan zen urrun negozio bat egitera eta pastusoari utzi zion behiaren ardura guztia. Itzuli zenean behia ez zegoen. Non dago behia, pastuso? galdetu zuen.
---Ba, beste paisa bat etorri zen eta dirua eskaini zidan behiagatik, nik adierazi nion nirea zela bakarrik aurreko aldea eta berak 200 mila peso eskaini zidan nire erdiagatik, dirutza polita, orduan nik saldu nion nire erdia eta zurea ez zuen erosi nahi izan. Beraz, hor duzu zure erdia. Aprobetxatu ondo!
Caranchoaren txilioa
“Caranchoa” ez zen txoria lehenago, orain bezala.
Lehenago gizona zen, eta gauzak zituen.
Danborra jotzen zuen: PAM, PAM, PAM!!!!!.
Gizon berezia zen eta ametsetan gauzak ikusten zituen.
Egun batean jendea desagertzen hasi zen.
Orduan, jendeak laguntza eskatu zion.
Gizonak danborra jo zuen eta berehala lotan geratu zen.
Baina berehala esnatu zen.
Eta esan zien:- sugegorri handia dago, arantzak ditu, eta jendea jaten du.
Orduan, kaxa bat egin zuen eta sugegorria harrapatu zuen.
Hurrengo egunean, agertu zen deabru bat, “payak” zuen izena. “Karanchoa” Basora joan zen, eta deabru hil zuen.
Arratsaldean deskantsatu zuen. Baina, zoritxarrez, beste sugegorri handi bat agertu omen zen.
Orduan Karanchok sua lortu zuen eta herritarrei erabiltzen irakatsi zien. Deneb sua piztu zuten eta sugegorria agertu zenean, borroka egin zuten makilekin. Karanchok “kai, kai, kai” oihu egin zuen eta txori bihurtu zen.
Salbazioa, ipuin laburra
Historia hau iragan denbora eta erreinuan gertatu zen. zizelkari bat paseatzen ari zen tiranoaren palazioko lorategietan. Atzerritar ospetsuentzat egindako labirintoaz haratago, lepoa moztutako filosofoen zumardiaren mutur batean, zuhaizti bazterrean, zizelkariak bere azken lana aurkeztu zuen. NAIADE bat; Naide itxurako iturri bat.
Azalpen tekniko zabaletan luzatu eta bere garaipenaren gozoaz gozatzen ari zenean, artistak mehatxuzko itzal bat bere zaintzailearen aurpegian nabaritu zuen. Artistak arrazoia ulertu zuen: Nola da gai hain izaki apala- pentsatuko zuen tiranoak- nik, herriaren zaintzaileak, egin ezin dudana egiteko?
Orduan iturrian zegoen txori batek pozez beterik ihes egin zuen. Eta zizelkariari salbatuko zuen ideia bururatu zitzaion.
Umilak izan arren, -esan zuen txoriari seinalatuz- onartu behar dugu guk baino hobeto egiten dutela hegan.
(Adolfobio y Casares: “La salvación” cuento breve”)




